Ibarrako Aimar Odriozola nagusitu da Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketan
Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketako finala, Errenteria Hiria Kulturgunean, eta hamabi dantzari igo ziren oholtzara —Oiartzungo bi ordezkarik huts egin zuten—. Txapelketaren antolatzaile Landare elkarteak jakinarazi duenez, maila ona izan zen dantzarien artean, baina epaimahaiaren arabera, Ibarrako Aimar Odriozola izan zen mailarik onena erakutsi zuena.
Odriozola Landare elkartearen txapela eta gerrikoa irabazi zituen, eta Errenteriako Udalaren eskutik trofeoa.
Bigarren Xabier Bengoetxea (Ziordia) izan zen, eta hirugarren Eneko Gonzalez (Elgoibar).
Landare elkartearen arabera, giro polita izan zen kulturgunean, eta bertaratu zirenek epaimahaiak erabakia hartu bitartean, Errenteria Musikaleko dantza ikasleen emanaldia ikusi ahal izan zuten.
28 urte
Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketak 28 urte bete ditu aurten, eta bertatik, gerora eliteko dantzari bihurtu direnak pasatu dira: Jon eta Alain Maia, Urko Mitxelena, Aiert Beobide, Juan Ugarte eta Iker Murilllo. Zentzu horretan, txapelketak duena maila nabarmendu du.