Donibane Eskubaloia, Gipuzkoako Kopako finalera
Gipuzkoako Finalerako txartela eskuratu du Donibane Eskubaloiak. Larunbatean 27-17 irabazi zion Elgoibarri, etxean. Partidaren lehen minutuan elgoibartarrak hobeak izan baziren arren, sanjuandarrek azkar asko erreakzionatu zuten, eta partidaren lehen ordu laurdenerako bost goleko errenta zuten alde. Aldageletara alde handiagoarekin joan ziren: 16-7.
Bigarren zatian, kanpokoek intentsitate handia ezarri zioten jokoari, baina arrosak ez ziren kikildu. Lortutako abantaila ongi kudeatu zuen Donibanek, kiroldegiko harmailak bete zituzten zaleen animoek lagunduta.
Larunbat honetan jokatuko dute Gipuzkoako Kopako finala, Hondarribiaren kontra. Kantxa zein izango den ez dute finkatu oraindik, baina neutrala izango da.