Igeriketako Gipuzkoako txapelketan lan bikaina egin dute Oarsoaldeko kimuek
Joan den asteburuan Azpeitian egindako Gipuzkoako txapelketatik bi urrezko dominekin, beste bi zilarrezkorekin eta brontzezko batekin bueltatu dira Oarsoaldeko kimuak. Urrezko biak Ane Perezek lortu ditu 100 metro eta 200 metro bular proban. Zilarrezko bat Xabier Lazarorentzat izan da 100 metro estilotan (laugarren postua ere lortu du 100 metro tximeletan), eta bestea, berriz, Iñaki Otaegirentzat 100 metro estilotan. Azkenik, Xabier Zamorak brontzea jantzi du 200 metro estilotan.
Gipuzkoako txapelketa irabazteaz gain, Ane Perezek Espainiako kimuen txapelketan parte hartzeko txartela lortu du. Uztailean izango da, Badajozen (Extremadura, Espainia).