
Erabakia hartzeko Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraitu dituztela argudiatu dute udaleko iturriek.

Hilaren 14etik urtarrilaren 4ra bitarte, Martindozenea Gaztelekua gaztetxoentzako gune nagusi eta kuttunena bilakatuko da.

Haurren ongizatean eragina izan dezaketen gaiak landuko dituzte hilaren 30ean Palmera Montero gunean, egun osoko jardunaldian.

Alaia Gaztelumendi oiartzuarraren 'Ikusezinak' erakusketa inauguratuko dute larunbatean Martindozenea Gaztelekuan.

Datozen hilabeteotan Irungo gazteek Europako zenbait herrialdetara bidaiatzeko aukera izango dute 'Erasmus +' programaren barruko 'I love Europe' egitasmoari esker.

Ainhoa Barroso de la Mata, Cristina Alvarez Nuñez eta Alejandra Pascual irundarrek eskuratu dute beka. Irungo gazteriaren inguruko ikerketa antropologikoa egingo dute.

Oraindik 21 urte dituen arren, artearen munduan esperientzia handikoa da irundarra. Bere azken proiektuaz, orain arteko ibilbideaz eta etorkizunari begira dituen asmoez mintzatu da.

Beka Gazteartean egitasmoaren bitartez garatuko da. 35 urtetik beherakoek aurkez ditzakete egitasmoak, banaka edo taldeka.

'Paperezko lekukoak' tituluarekin izendatu dute erakusketa berezia. Datorren larunbatetik (hilak 26) ekainaren 30era bitarte bisitatu daiteke.

12-25 urteko gazte irundarrei kontzertu bat eskaintzeko teknika irakatsiko diete 'Gazteartean eszenatokia' egitasmo berrian.

GazteARTEan antolatutako urteko lehenengo kontzertua izango da larunbatean, hilaren 24an, 21:00etatik aurrera.

'Hemen ARTISTAK Gara!' erakusketa gaur inauguratuko dute, eta urtarrilaren 7ra bitarte ikusgai egongo da.

Gazteen proiektuak garatzeko programak bultzatzen dituen espazio berriaren aurkezpena abenduaren 13an izango da.

Joan den astean datorren ikasturtean CBAri 2.400 metro koadroko kulturgune bat gehituko zitzaiola adierazi eta gero, gaur irailaren 11n irekiko dela jakinaraztearekin batera kultur egitaraua aurkeztu dute.

'Munduari bira' egitasmoaren barruko tailerrak egingo dituzte maiatza eta ekaina bitartean, 4-8 adin tartekoentzat.

Euria iragarria dagoenez, Sargia parketik eskola kanpoaldeko estalkira lekualdatuko dute festibala. Bihar izango da, 18:00etatik 22:30era.

Gazteartean beka 35 urtetik beherakoentzat da eta urriaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira ikerketa proposamenak.

Otsailerako antolatutakoen artean podcast tailerra, inauterietako jarduerak eta sukaldaritza tailerrak nabarmendu ditu udalak.

Bi gaztelekuetan jarduerak eskaintzeaz gain, Pio XIIn gune berri bat estreinatuko dute. Aurretik izena eman behar da jarduera batzuetan parte hartzeko.

Hiru talde dira: haurdunaldia, 0-1 urte eta 1-2 urte. Saioak azaroa bukaeran hasiko dira eta maiatza bukaeran amaitu.