gazteartean

Gazteek osasun mentalari buruz duten ezagutza ikertu dute Gazteartean bekarekin

Ondorio nagusien artean, konfiantzazko espazioak sortzeko beharra nabarmendu dute. Gazteek, gainera, ikastetxe edota gaztelekuetan osasun mentalean adituak nahi dituzte.

Udako kontzertuak, ikasturtea bukatzeko

Gazteria arloak antolatuta, udako kontzertuak egingo dira bihar Oñako Baroia parkean, 17:00etatik 22:00etara. Bertako zortzi artistek hartuko dute parte topaketan.

V. edizioa izango du gazteria, haurtzaroa eta nerabezaroa ikertzeko bekak

8.000 euroko laguntzarekin bultzatzen du ikerketa Irungo Udalak. Proiektuak urriaren 5a bitarte aurkez daitezke, bakarka edo taldean.

Aisialdiko begirale izateko ikastaro bat abiatu dute

Doako ikastaroa izango da, euskaraz, Martindozenean, eta irailaren 30ean hasiko da. Izen-emateak udalaren atarian egin behar dira ostiraletik aurrera.

III. Gazteartean bekak Irungo LGTBI kolektiboko gazteen beharrak ikertu ditu

Irungo gazteek sexu generikoari eta honi lotutako diskriminazioei buruz duten pertzepzioa eta jarrera landu dute Uxue Diez eta Maite Azabalek.

GazteARTEan beka eska daiteke dagoeneko

35 urtetik beherakoei zuzendutako diru laguntza da, haur, nerabe eta gazteei buruzko gaiak jorratu ahal izateko.

Wallsek kontzertua eskainiko du Ficoban

Gazteartean On Stage-n barruan, bi irundar ere taularatuko dira, Laina eta Kepa, baita DJ Lea ere. Kontzertuak hilaren 28an izango dira.

Gazteen erreferentzia izatea nahi du Gaztearteanek

Webgune propioa izango du gazteentzako zerbitzuak, eta kanpaina baten bidez, hirian duen presentzia eta gazteekiko gertutasuna areagotzea da helburua.

Sarah Grandes artista irundarraren erakusketa, Gaztelekuan

Collage motako 16 argazki bildu ditu, eta pasaia serie oso bat sortu du gorputz atalekin osatua. Argazki bakoitzak poema bat eramango du, Grandesek berak idatzia.

GazteARTEAn-en webguneak itxura berria du

"Arloaren baliabideak gazteei helarazteko eta erakundearen eta gazteen arteko harremanetarako kanal berri bat sortzeko" helburuarekin berritu dute. Udalaren eta gazteen arteko komunikazioa arindu nahi dute webgune berriarekin.

Gehiago