'Udatxao!' festibala Eguzkitza LHIra lekualdatuko dute

Euria iragarria dagoenez, Sargia parketik eskola kanpoaldeko estalkira lekualdatuko dute festibala. Bihar izango da, 18:00etatik 22:30era.

Bihar (hilak 21) Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatutako udari agur esateko Udatxao! Art, Music & Chill festibala ospatuko da. Hasiera batean, Sargia parkean zen ospatzekoa festibala, baina euri aurreikuspena dela eta, Larreaundi auzoko Eguzkitza LHI eskolako kanpoaldeko estalkira lekualdatuko dute. Kokalekua aldatu badute ere, programazioa bere horretan mantenduko da, 18:00etatik 22:30era.

 

'Udatxao! Art, Music & Chill' festibala

  • 18:00etatik 19:30era: Lilibatsound-en DJ sesioa.
  • 18:00etatik 19:30era eta 19:30etik 21:00etara: Zeramika tailerra eta Art & Wine margo tailerra.
  • 19:45etik 20:10era: Dantza garaikidea.
  • 20:15etik 20:50era: Zirkua.
  • 21:00etataik 22:30era: Kilimak taldearen kontzertua. Marrubi eta Chocolates de Irunek ere hartuko dute parte.

* Zeramika tailerreko plaza guztiak agortuta daude, baina oraindik lekuak daude margo tailerrean aritzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.