garbiketa

Eguzki talde ekologistak Jaizkibelgo historiaurreko ondarea suntsitzeko arriskuan dagoela salatu du

Ez da lehenengo kasua izan, Eguzkik berriro ere Aldundiari dei egin dio eremu horretako sastrakak garbitzeko makina astunak bertatik kentzeko.

Irungo gazteek Bidasoa ibaia eta ingurua garbituko dute

Ingurumenarekin eta birziklapenarekin sentsibilizatzeko asmoz, Garbidasoa jarduera antolatu dute datorren hilaren 15erako.

Santiagotarrak Elkarteak San Miguel ingurua garbitu du

Elkarteak jakinarazi duenez, bildutako hondakinen kantitatea eta aniztasuna "oso handiak" izan ziren.

Kostaldea garbitzeko zazpi langabetu kontratatuko ditu udalak

Hondarribiko Udalak zazpi langabetu kontratatuko ditu, hezitzaile bat eta sei langile, sei hilabetez kostaldeko garbiketa egiteko. Lanbideko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren barruan dago eta bertan eman behar da izena. Hondarribian edo eskualdean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute kontratazioan. Informazio gehiagorako bisitatu Lanbideren webgunea.

admin

Zenbait gune publiko garbitu eta hobetzeko eskaerak egin ditu EAJk

Arratoi hilketa lanak egitea, edukiontzi gehiago jartzea edo garbiketa lanak egitea eskatu diote jeltzaleek udal gobernuari.

2025ean 6.647 kontsulta izan ditu abisu, kexa eta iradokizunen zerbitzuak

1997an zerbitzua sortu zenetik, bigarren urterik onena izan da eta herritarrek zerbitzuarengan konfiantza handia izaten jarraitzen dute.

Bigarren Hezkuntzako 200 ikaslek garbiketa komunitarioan parte hartu dute

Eguzkitza, Hirubide, Pio Baroja, Toki Alai eta Txingudi ikastetxeetako hainbat ikaslek 85 kilogramo hondakin bildu dituzte.

Irungo zenbait igogailu publikoren garbiketa berezia egingo dute

Guztira hiriko sei igogailu garbituko dituzte, eta ohiko mantentze-lanez harago doazen esku-hartze gehigarriak egingo dituzte.

Behobia - Donostia

Txingudiko Zerbitzuak-ek Behobia-Donostia lasterketan lagunduko du

2024ko Behobia-Donostia lasterketan Txingudiko Zerbitzuak-ek "parte hartzaileek esperientzia bikaina" izan eta "ikusleek ingurune garbi eta atseginaz goza dezaten" lagunduko du. Horretarako hornidura eta garbiketa-operatiboa eskainiko dute.

Zerbitzu publikoak udalak zuzenean kudeatzea defendatuko du koalizio moreak bihar osoko bilkuran

Udal garbitzaileek hitzarmena adostu bazuten ere, ez direla adostutakoa betetzen ari salatu du koalizio moreak. Bestalde, Irun tentsiopeko eremu izatea babestuko dutela aurreratu dute.

Landa bideak garbitu eta lehengoratzeko behin-behineko brigada.

Zazpi lagun kontratatuko ditu udalak Lanbideren bitartez

Erdi mailako teknikari bat, taldeko arduraduna, eta bost langile kontratatuko dituzte; itsasertzean eta erreketan garbiketa lanak egitea da helburua.

Erribera inguruko erreka garbitzen eta drainatzen ari dira

Alboetan zegoen lohia mugitu eta kendu egin dutela argitu dute. Era honetan, Puntalean eta aireportuan itsasoratzen den ura irisgarriagoa da eta baratzetako uholdeak gutxitzen dira.

Txinzer txukun

Orga-garbitzaile "berritzailea" aurkeztu du Txinzerrek

Kaleko hondakinak jasotzerakoan bereizteko aukera ematen duen orga erabiltzen hasiko da Txinzer, "froga pilotu" gisa.

Jaitzubia boluntarioak bilketa
Gehiago