San Marko egunean jokatu ziren ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Julen Basterrak bigarren egin du txapelketan.
Gipuzkoako Zesta Puntako Kluben Arteko Txapelketako finalean, banakako modalitatean, hondarribiarrek ezin izan dute Danok Bat taldea gainditu.
Hondarribia Grand Slam sariko finalerdietako garaileek datorren ostiralean jokatuko dute azken jardunaldia.
Goikoetxea-Irastorza eta Beaskoetxea-Lopez bikoteek indarrak neurtuko dituzte lehiaketako azken saioan. Soilik berrogei sarrera geratzen direla ohartarazi dute antolatzaileek.
BATeko emakumeen taldeak larunbatean lehiatuko du Leonen; gizonek, ordea, igandean Donostian.
Txuri-beltzek Federazio Kopako Euskal Autonomia Erkidegoko faseko finala irabazi zuten bart Galen Derioren aurka (1-0), eta fase nazionalerako sailkatu dira.
Txuri-beltzek eta Deriok Federazio Kopako Euskal Autonomia Erkidegoko faseko finala jokatuko dute bihar Galen, 19:30ean. Partida irabazten duenak sari handia izango du, txapelketako fase nazionalerako sailkatuko baita.
Beotibarren (Tolosan) arituko dira zesta puntista alebin eta infantilak asteburuan. Jaialdia 17:00etan hasiko da.