Hilaren 31n jokatuko du Donibane Eskubaloiak kopako finala Andoainen kontra, kontrarioen etxean. Jokalariak buru belarri ari dira partida prestatzen, baina zaleen berotasuna gertutik sumatu nahi dute, eta hori dela eta, klubak autobusa antolatu du, herritarrak Andoainera joan daitezen taldea animatzera. Zaleek hiru bide dituzte autobuserako izena emateko:
posta elektronikora idatzi, taldearen
facebook orrira mezu pribatua bidaltzea edota 943 340 423 telefonora deitzea.