Urteko lehendabiziko zesta punta finalak, igandean

Beotibarren (Tolosan) arituko dira zesta puntista alebin eta infantilak asteburuan. Jaialdia 17:00etan hasiko da.

Bereau eta Estebez zesta puntista hondarribiarrak Tolosan arituko dira igandean.

Igandean Gipuzkoako puntista alebin zein infantilak Beotibar pilotalekuan lehiatuko dira. Udazken Sariko finalak jokatuko dituzte, 17:00etatik aurrera. 

Bi hondarribiar arituko dira finaletan. Infantil kategorian eguneko azken partidak jokatuko dituzte. Agirregomezkorta (Danok Bat) Bereauren (Hondarribia) aurka arituko da. Partida horren ondoren, Estebez (Hondarribia) Lopetegiren (Gazteleku) aurka lehiatuko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.