Finalerako txartela lortu du Oiartzunek Herriarteko Txapelketan
Herriarteko Txapelketan finalera iristea lortu du Oiartzunek eskuzko modalitatean. Azkoitiaren kontra jokatu zituen itzulerako partidak ostiralean, Madalensoron. Hiru partidak irabazi zituen, gainera: 22-20, 22-6 eta 22-14.Finala igande honetan bertan, hilak 7, izango da Donostiako Atano III.ean, Tolosaren kontra. Urteak dira Oiartzunek ez duela Herriarteko Txapelketan final bat jokatu, lorpen historikoak da, beraz.