
Cristina Labordak 2026rako aurreikusitako erronka eta proiektu nagusiak aztertu ditu, aurten Irunek inflexio puntu bat izango du.

2024ko egin zion eskaera udalak Eusko Jaurlaritzari, eta gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta irmo egin du erabakia Jaurlaritzak.

Maiatzaren 2an (ostirala) 17:30ean hasiko da lehen hitzaldia. Hurrengo egunean Biznaga eta Perro taldeen kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Abotsanitz Herri Plataformak etxebizitza identifikatu du 2025-2026 urteko erronka nagusi gisa. Aurreratu dutenez aurki hasiko dira lehen aldaketak somatzen. Lehena HAPOren behin-behineko onarpena izango da.

Zozketa horretan izateko aurrez izena eman behar da, hilaren 31 baino lehen. Bigarren eskuko etxebizitza publikoen itxarote zerrenda da zozkatuko dena.

EH Bilduk etxebizitza eskubidea bermatzeko, kirol-azpiegiturak hobetzeko eta hiri deszentralizatu baten aldeko 2025eko aurrekontu-proiektua aurkeztu du.

Irungo etxebizitzaren diagnostikoa eginda, alokairuak azken bost urteetan %18,5 igo dira eta familiek bataz beste soldataren %32 bideratzen dute etxebizitzaren ordainketara. Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren esperoan dago udala.

Hiriko egoeraren gaineko diagnostikoa egin, eta izendapena jasotzeko baldintzak betetzen direla ondorioztatu du udalak.

Koalizio moreak abstentziora jo zuen kreditu aldaketaren bozketan. Positiboki baloratu dituzte neurrietako batzuk, baina hiritarrei benetako irtenbideak emango dizkieten neurriak garatzearen alde egin dute.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren txostenak adierazi du Irungo barruti guztiak daudela tentsionatuta. Udalak eskaera formala egitekotan, hiru urteko etxebizitza plana aurkeztu beharko du.

Berritze-lanen fase honetan, Pinar, San Migel, Anaka eta Urdanibia auzoetako 3.000 ur kontagailu ordezkatuko dituzte datozen asteetan.

Aste honetan, hilaren 12an eta 13an, General del Alarde Eusebio Pedros kaleko hobetze lanak egingo dituzte.

Gazteen beharrak asetzeko logela bakarreko eta bi logelako alokairuzko etxebizitzak egin dituzte, eta 150 eta 420 prezioa izango dute.

Hiri "solidarioa eta atsegina" sendotzea dutela helburu bere proposamenek azaldu du alderdi sozialistak.

Bigarren etxebizitzen gaineko OHZ errekargua eta ibilgailu ekologikoentzako hobariak onartzeaz gain, udal tasak eguneratu eta Hondarribia Lantzenen likidazioa ere onartu du udalak.

2025etik 2027rako Eskola Kirola programaren kudeaketa kontratazioa onartu zuten atzo Gobernu Batzarraren ohiko bilkuran. Bestetik, etxebizitza arloan bi lan onartu dituzte: Mariana etxeko etxebizitza, aparkaleku eta trastelekua gehitzeko birgaitze lanak eta Iparralde hiribideko 14 zenbakian igogailua jartzeko lanak.

HAPOa herritarrekin erabaki ordez promotoreekin adosten ari direla salatu EAJk. Gainera, Abotsanitzek "eraldaketa" zin egin bazuen ere, "jada aurreikusita zeuden soluzioetatik harago ezer berria ez proposatzea" leporatu diete jeltzaleek.

Hilaren 21ean (asteazkena) izango da hitzaldia Palmera Monteron. Herritarrek zalantzak argitzeko helburuarekin antolatu dute.

Udal gobernuak Grupo Eibar enpresarekin egindako hitzarmenarekin Mendieneako etxebizitzen eraikigarritasuna %80an handitzea baimendu dela diote jeltzaleek, "etxebizitza pribatu gehiago sortuz, sustatzailearen mesedetan".

Udalak nabarmendu du ez direla etxebizitzak zozkatuko, itxarote zerrendaren ordena baizik.