Bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoen itxarote zerrendaren zozketa, otsailaren 14an
Zozketa horretan izateko aurrez izena eman behar da, hilaren 31 baino lehen. Bigarren eskuko etxebizitza publikoen itxarote zerrenda da zozkatuko dena.

Hondarribiko Udalak oroitarazi du bigarren eskualdaketarako etxebizitza publikoen itxarote zerrenda berritzeko zozketa otsailaren 14an egingo dutela (13:00etan, udaletxean). Hala, zerrenda horretan izateko izena eman behar da, bi urtetik behi berritu behar delako. Izen ematerako epea hilaren 31ra artekoa (ostirala) da, eta BAZen egin behar da.
Zozketa familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen arabera egingo da. Hortaz, bizikidetza mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta horren arabera eskainiko ditu udalak, eta hala badagokio esleitu, bigarren eskualdaketarako etxebizitza publiko horiek.
Udalak berriz ere nabarmendu du otsailaren 14an ez direla Presa I eremuko etxeak zozkatuko; etxebizitza publikoak eskualdatzeko itxaron zerrenda berritzeko zozketa izanen da.