Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

2025-2026an etxebizitzaren erronkari helduko dio Abotsanitzek

Abotsanitz Herri Plataformak etxebizitza identifikatu du 2025-2026 urteko erronka nagusi gisa. Aurreratu dutenez aurki hasiko dira lehen aldaketak somatzen. Lehena HAPOren behin-behineko onarpena izango da.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/01/27

Etxebizitzaren afera arazo jakina da gizartean. Etxebizitza duin bat erosteko, alokairuan sartzeko edo emantzipatzeko arazo handiak dituzte gazte, heldu eta zaharrek, eta Hondarribian ere “kezka arrazoi” nagusiena izatera heldu da. Urte politikoa hasi berri den honetan, ohar baten bidez, 2025-2026an etxebizitza arazoari irtenbideak emateko erronkari helduko diola iragarri du Abotsanitzek.

“Eskaria eta eskaintzaren arteko desoreka izugarria dugu herrian, eta eskaintzan dauden etxebizitzen prezioak desorbitatuak daude erabat”, diote, “Hondarribiarrak herritik kanpo joatera behartuz”. Egoera horretara iristea ekidin zitekeela uste dute plataformako kideek. Nola? Bada, etxebizitza publikoak sustatzen eta herritarren interesak lehenesten lobbyen gainetik. Baina azken hamarkadetan egin diren etxebizitza politikek etxebizitza pribatuak lehenetsi eta etxebizitza publikoak bigarren edo hirugarren maila batera “kondenatu” dituztela adierazi dute.

Erabaki politiko horiek salatze aldera, azken hamar urteetan Hondarribian bizitzeko eskubidea aldarrikatzen aritu da Abotsanitz, Hondarribian Bizi Nahi Dugu kanpainaren bitartez. Gobernura heldu zirenean, HAPO “eraldatzea” erabaki zuten eta ordutik lanketa prozesu batean murgilduta izan dira.

Dena den, azken 30 urteetan Hondarribian aplikatu den “hiri eredu neoliberala” errotik aldatzeko “formula magikorik” ez dutela argi utzi nahi izan dute.

Aldaketak aurton

Formula magikorik ez, baina legea alde dutela baieztatu dute, eta datozen hilabeteetan hura betetzera mugatzeko konpromisoa hartu dute. Lehen pausoa HAPOren behin behineko onarpena izango da.

2027rako Abotsanitzen gobernuan lehen etxebizitzak eraikita ikustea “zaila” izango dela aurreratu badute ere, etxebizitzak eraikitzeko “joko arauak” indarrean utziko dituztela helarazi dute, hau da, “tokian tokiko etxebizitza publiko eta pribatu portzentaia %40/%60 edota %75/%25 eraiki beharko dute promozio pribatu guztietan”.

Hortaz gain, udalean Etxebizitza saila sortuko dutela iragarri dute ere, eta bertatik kudeatuko dituzte udalak bere gain izango dituen Etxebizitza publikoak, zeinetan Hondarribian jaio edota bizi direnak lehenetsiko diren.

Hirigintzara bideratutako gaien emaitzak ikustea zaila gerta daitekeen arren,  Hondarribian bizi ahal izateko “bide onean goazela” sinistuta daude.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.