Biharko eguraldi txarra iragarrita dagoenez, jaietako esparruan antolatutako emanaldia lekuz aldatuko da. 17:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da.
Ekainaren 2an Itsas Etxean Auditoriumean izango da Itsas hariak emanaldia, arratsaldeko 19:00etan.
Ricardo Requejo ganbera musika zikloko kontzertu bat da. Naroa Zuaza eta Ane Encabo dira bikote protagonista. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Emakume Idazleen egunaren testuinguruan, Katixa Agirre idazlea eta Maite Larburu musikaria kontu eta kantu ariko dira larunbatean, 19:00etan.