'Erreleboa' antzezlana igandean iritsiko da Oiartzuna

Hilaren 17an (igandea) Erreleboa antzerkia ikusteko aukera izango da Oiartzunen. Joseba Usabiaga eta Iker Galartza aktoreek antzeztutako lana da Erreleboa. Bertan, 1985. urtean Algecirasen (Cadiz, Espainia) soldadutza egiten ari diren bi lagun euskaldunen istorioak kontatzen dituzte. Hilaren 17an, 19:00etan eskainiko dute, udaletxeko areto nagusian. Dagoeneko sarrerak salgai daude Elorsoro kiroldegian, Amaxkar tabernan eta Garmendi txokolategian, 6 euroren truke. Egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izango da, 8 eurotan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.