Andoaingo Piano Jaialdian izango dira Lezoko musika eskolako lau ikasle

Tomas Garbizu Musika Eskolako lau ikaslek Andoaingo Piano jaialdian parte hartuko dute hilaren 15ean eta 16an. Patxi Jimenez, Hodei Pingarron, Juan Andres Uribe, eta Alaitz Urtizberea izango dira hain zuzen ere Andoaingo jaialdian izango direnak. Aurretik, ostegun honetan, piano emanaldia antolatu du musika eskolak 17:30ean hasita areto nagusian. Lezoko emanaldia prestaketa gisa antolatu dutela azaldu dute musika eskolako arduradunek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.