Klake emanaldiarekin amaituko du ikasturtea Tip Tap Clap elkarteak

Klake emanaldia egingo du ostiralean, hilak 27, Tip Tap Clap elkarteak Gurutze Santuaren plazan. Eanaldiarekin amairea emango dio ikasturteari elkarteak. 19:00etan hasiko da emanaldia eta ikasle gazteenak izango dira dantza erakustaldia egingo duten lehenak. 19:30ean pintxo potea izango da plazan eta 20:30ean bibolina, gitarra eta klakea uztartu dituen Hiru tarimak lana taularatuko dute elkarteko ikasleek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.