'Bizipoza' ikuskizunak hartuko du Elorsorok hilaren 26an

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Bizipoza ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute Oiartzungo txikienek hilaren 26an 17:00etan hasita. Elorsorok hartuko du ikuskizuna. 1.5000 sarrera salduko dituzte ikuskizunerako, guztiak kiroldegiko takilan eta aldez aurretik. Horrenbestez hilaren 18an jo beharko dute  sarrerak eskuratu nahi dituztenek Elorsoroko takilara 16:00etatik 19:00etara eta gehienez zortzi sarrera eskuratu ahalko ditu lagun bakoitzak. Haurrentzako sarrerak (2 urtetik gorakoentzat) 5 euroan salduko dituzte eta helduentzat 8 euroan. Ugaldetxoko kultur taldeak antolatzen du urtero hiru pailazoen ikuskizuna Oiartzungo Udalaren laguntzarekin eta urtero bezala dei berezia egin diete gurasoei, lehentasuna haurrei emateko: “Bi gurasoak etorri beharrean, bakarra etortzeko deia egiten diegu, ikuskizunak duen arrakasta dela eta sarrerak berehala agortzen direlako. Horregatik lehentasuna haurrei emateko eskatu nahi diegu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.