Ikastetxeekin eta belaunaldi berriekin indarkeria matxistaren desagerpena lantzeko helburuarekin, tailerrak eta lehiaketak antolatu dira gai horretan sakontzeko.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, larunbat gauean izan zen ustezko erasoa, hiriko erdiguneko taberna batean.
Tximeleten Taupada proiektuarekin bat egingo du Emeki emakume elkarteak A25ean; tximeleta moreak ehuntzera edo margotzera deitu du taldeak.
Joan den ostegunean 75 urteko emakume bat hil zuen 77 urteko gizonezko bikotekideak Miarritzen. "Feminizidioen pandemia" geratzea ezinbestekotzat jo du.
Itxialdiak emakume izateak berez dakarren zaurgarritasuna areagotu du. Haiek bat egin dute, inoiz baino sendoago, isolamenduari elkartasunez aurre eginez, batzen dituen amarra sendotzeko.
Gure Alardea izenpeko gazte taldeak egindako adierazpenaren ondoren, Guztion Alardeak, EAJk, PSEk eta Abotsanitzek iritzia eman dute.
M8 asanblada feministak "terrorismo matxista" eta "kultura patriarkala" egin ditu eraso horren erantzule.
"Ez dela ez", gogorarazi du beste behin asanblada feministak. 20 urteko gizon bat atxilotu dute etxera zihoan emakume bat erasotzea egotzita, Gros auzoan.
Datorren igandeko (hilak 25) aldarrikapen eguna luzatzeko asmoz, datozen egun eta hilabeteetan ekitaldi mordoa antolatu dituzte.
Atzo iluntzean hainbat herritarrek erantzun zioten Bidasoaldeko Mugimendu Feministak egindako deialdiari.
Nagore Laffageri omenaldia egin zioten atzo Iruñeko Gaztelu Plazan, hil zutela hamar urte betetzear direnean. Bidasoko kideak ere izan ziren bertan.
Asteartean koman aurkitu zuten emakumearen osasun egoerak hobera egin du. Ertzaintza ikerketa lanekin ari da, diskrezio osoarekin.