Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ehunka herritar, amorruz, eraso duten emakumearen alde

Asteartean koman aurkitu zuten emakumearen osasun egoerak hobera egin du. Ertzaintza ikerketa lanekin ari da, diskrezio osoarekin.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2017/11/02
irun.elkarretaratzea

Zabaltza plaza, irundarrez gainezka elkarretaratzea bitartean.

Ehunka irundar bildu dira Zabaltza plazan gaur 19:00etan, asteartean koma egoeran eta eskuak nahiz hankak lotuta zituen emakumeari geratutakoa salatzeko. Emakumeen kontrako indarkeria gogoz deitoratu dute, isilean. Onartezina iruditu zaie irundarrei 24 urteko emakumeak jasan duena, eta horrela adierazi dute elkarren ondoan jarriz. Astearte goizean Gi-636 errepidearen ertz batean, eskuak eta hankak lotuta eta ahoa tapatuta txirrindulari batek aurkitu zuen emakumearen osasun egoera hobera doa, kontziente dago, eta larritasun egoeran bada ere, onera doa. Koma egoeran topatu zuten, errepidearen ezpondan botata, Mendibil parkearen ingurua zeharkatzen duen eremuan. Irundarra da erasotua, 24 urtekoa, eta aurkitu zuten tokitik hurbil bizi da Ertzaintzak baieztatu duenez. Erasotzailea nor edo nortzuk izan ziren ikertzen ari da polizia, hainbat hipotesirekin; lanean dabiltzan ildoen berririk ez dute eman oraindik orain era zehatzean. Zabaldu diren hainbat informaziok erasoaren ankerkeria nabarmen azaldu dute: mugitzeko inolako aukerarik gabe topatu zuten, oihu egiteko aukerarik gabe, eta ezagutarazi diren lehen datuen arabera, litekeena da emakumea Mendibil parketik behera ezpondara jaurti izana. Hipotermia nabaria zuen, eta horrek ikerketa daramatenen ustez esan nahi du ordu asko egin zituela sastraka artean. Kontziente egon arren, gaur eguerdian poliziak oraindik ez zion deklaraziorik jaso emakumeari. Haren testigantza oso garrantzitsua izan daiteke gaiari argia emateko. Aldi berean, Ertzaintza emakumea bizi den inguruan bizilagunen testigantzak biltzen ari da, ikerketarako baliagarri izan daitezkeen datu gehiago bilatzen ari da Mendibil inguruan. Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur esan zuenez, ikerketa bide guztiak zabalik ditu Ertzaintzak. Horien artean, indarkeria matxistarena. Baina gaiarekin tentuz jokatu behar dela nabarmendu du. Udala, irmo Irungo Udala ez da isilik gelditu. Bozeramaileen batzordea egin dute gaur goizean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideek. Bertan erasoaren harirako adierazpena hitzartu dute. 24 urteko irundarraren osasun egoera bide onean joan dadila desiatu eta babesa adierazteaz gain —haren senide eta adiskideei ere sostengua adierazi die udal erakundeak—, haren kontra erabilitako indarkeria irmo gaitzetsi du udalak, esanaz indarkeria ororen kontra daudela, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuko duen gizarte baten alde daudela. Era berean, udalak itxaropena azaldu du abian den ikerketak emaitzak emango dituela, eta erasotzailea edo erasotzaileak nor izan diren jakingo dela, eta horien kontra hartu beharreko neurrien alde agertu da, «erantzukizunak argitu behar dira». Aldi berean, Irungo Udalak gizarte zerbitzuek dituzten baliabide guztiak bortxaz erasotutako emakumearen eta haien hurbilekoen eskura utzi ditu.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.