Hamaika ekitaldi Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira

Datorren igandeko (hilak 25) aldarrikapen eguna luzatzeko asmoz, datozen egun eta hilabeteetan ekitaldi mordoa antolatu dituzte.

Udaleko ordezkariak elkarte feministekin elkartu dira.

Datorren igandeko (hilak 25) Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, hiriko elkarte feministekin elkarlanean, Irungo Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu. Igandean (12:00etan) elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan eta udaletxeko balkoian puntu morea zintzilikatzeaz gain, kolore horrekin apainduko dute fatxada. Era berean, igandeko aldarrikapen eguna luzatzeko asmoz, datozen egun eta hilabeteetan ekitaldi mordoa antolatu dituzte. Ondorengoa da egitaraua:
  • Hilak 21 (asteazkena): Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eskutik, ‘Muda’ film laburra proiektatuko dute San Migueleko zentroan (17:00etan).
  • Hilak 21 (asteazkena): Argoiak elkartearen eskutik, ‘Esto no es amor’ hitzaldia (Nagore Vazquezek gidatuko du), Argoiak elkartearen lokalean (17:00etan).
  • Hilak 22 (osteguna): 16-25 urte bitarteko gazteentzako maskulinitatearen inguruko hitzaldia, Martindozenea Gaztelekuan (19:00etan).
  • Hilak 23 (ostirala): Hilaren 25erako kamisetak pertsonalizatzeko tailerra, Martindozenea Gaztelekuan (17:30ean).
  • Hilak 24 (larunbata): Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eskutik, sexu indarkeria jasan duten pertsona guztiei babesa adierazteko elkarretaratzea, Zabaltza plazan (12:30ean).
  • Hilak 25 (igandea): Elkarretaratzea Zabaltza plazan (12:00etan).
  • Hilak 25 (igandea): Irun Beldur Barik ikuskizunaren emanaldia eta sari banaketa, Amaia Kultur Zentroan (18:00etan).
  • Hilaren 25etik otsailaren 9ra bitarte: Parean elkartearen eskutik, Asun Casasola IV. Ipuin Laburren Lehiaketa.
  • Hilaren 29 (osteguna): Gaurko Andreak elkartearen eskutik, ‘Volar’ filmaren proiekzioa, elkartearen lokalean (18:00etan).
  • Abenduak 3: Uxoa elkartearen eskutik, ‘Multiples caras de la violencia; violencia verbal’ tailerra, elkartearen lokalean (17:00etan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.