Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu ukituak egiteagatik

Irungo Udalak jakinarazi duenez, larunbat gauean izan zen ustezko erasoa, hiriko erdiguneko taberna batean.

Azaroak 25 Irunen

Irungo Udalak jakinarazi duenez, neska bati sexu erasoa egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute. Larunbat gauean izan zen gertakaria. Udalaren arabera, salaketa jarri duen pertsona taberna barruan zegoen lagun batekin, eta salatutako pertsona modu gogaikarrian hurbildu zitzaion, eta ukituak egiten hasi zitzaion behin eta berriro.

Neskarekin zihoan pertsona batek poliziari deitu zion telefonoz, eta bertaratutakoan akusatua identifikatu eta atxilotuta eraman zuten Udaltzaingoaren komisaldegira, sexu erasoa egin zuelakoan. Gizona epaitegien esku utzi dute.

Udalak emakumeen kontrako abusu eta eraso guztiak “irmoki” gaitzesten dituela gogorarazi du, eta elkartasuna adierazi dio biktimari: “Oso garrantzitsua dela herritar guztiek, gizonek zein emakumeek, horrelako ekintzak deitoratzen eta gaitzesten jarraitzea”.

Era berean, indarkeria matxista jasaten dutenentzako telefono zenbakiak gogora ekarri ditu: 092, 112 eta 607070202. Bestalde, jaiak direla eta, zenbait informazio puntu jarriko dituztela azaldu du. Ekainaren 18an, 23an, 25ean, 28an eta 30ean Urdanibia plazan, egongo da jarrita 22:30etatik 2:30etara; 25ean, Ficoban, 17:00etatik 20:00etara; eta 26an, Istillaga plzan, 22:30etik 00:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.