Aurten, urtarrila eta iraila bitartean, 493 eraso matxista salaketa izan dira Oarsoaldeko herrietan nahiz Irunen eta Hondarribian. Pasaian eta Lezon nabarmen handitu dira emakumeen kontrako oldarraldiak.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Oarsoaldean nahiz Irun eta Hondarribian mobilizazioak eta jarduerak izango dira.
Hirian eragileek antolatu dituzten mobilizazio eta ekintzekin bat egitera deitu dituzte herritarrak.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunari begira jarri dira dagoeneko Emekiko emakumeak eta udala. Denetik antolatu dute: hitzaldiak, kirol lehiak, tailerrak, mobilizazioak...
Bidasoko Itaiak 100 bat lagun bildu zituen atzo Moskun. "Zapalkuntzarik egongo ez den gizarte sozialista baten" beharra nabarmendu zuten.
Hondarribiko Emeki emakume taldeak elkarretaratzea egin zuen atzo Martxoak 8 plazan, Irungo mobilizazioetara abiatu aurretik. Salatu zuten "indarkeria matxista gizartean inoiz baino presenteago dagoela, gizartetik jasotzen diren ereduak ez baitira egokiak".
Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.
Zabaltza plazako kioskoa izan da euri zaparradaren estalpe, eta, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunean, goizez, ikasleak izan dira protagonista.
Martxoak 8 plazan iragarrita zegoen karpa Itsas Etxearen atarira lekualdatu dute eguraldia medio; euriaren gainetik, tximeletek hegaldia altxatzea lortu dute.
Lehen aldiz egingo dute batera ekitaldi bat DBHko Irungo ikastetxe publikoek, eta, hala nola, kandelak piztuko dituzte aurten hildako biktima bakoitzaren omenez.
Emeki elkarteak jakinarazi du izena eman daitekeela dagoeneko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako antolatu duten lasterketan. Oinez zein korrika egin ahalko da 5 kilometroko ibilbidea.
Antolakuntza komunista xede, Irungo Urdanibia plazatik abiatuko den mobilizazioa deitu du Itaiak, hilaren 25erako.
Goizean bat egingo du DBHko ikasleek antolatutako elkarretaratzearekin, eta, arratsaldean, berriz, performance bat egingo dute.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren bezperarako ekintza ikusgarria prestatzen ari dira Hondarribian.
Emekik eta udalak El Esconditeren 'La jaula invisible' programatu dute ostiralerako, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunari lotuta.
Herritar batzuek deialdia zabaldu eta giza-katea egingo dute larunbatean San Pedro kalean, 'Bakar bat gutxiago ere ez' leloarekin.
Egunotan indarkeria matxistaren kontrako hainbat ekitaldi egiten ari dira Irunen, baina ostiralean izan ziren jendetsuenak.
Gaur, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, eta ordu erdi beranduago manifestazioa aterako da.
Indarkeria matxistaren kontrako mezua zabaltzeko eguna da gaurkoa.
Indarkeria matxista saihesteko tresna nagusiak genero ikuspegia ezartzea eta diskriminazioa debekatzea izan behar dutela adierazi du udalak adierazpen instituzionalean. Alderdi guztiek sinatu dute EH Bilduk izan ezik.