Antzerki obra bat, historiako emakumeak ahalduntzeko

Emekik eta udalak El Esconditeren 'La jaula invisible' programatu dute ostiralerako, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunari lotuta.

La jaula invisible

Historian bidaiatuko du Lilithek, eta emakumeen bihotzetan sartuko da ahalduntzen laguntzeko

El Escondite antzerki talde nafarrak La jaula invisible obra antzeztuko du ostiralean (hilak 24) Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Emeki elkarteak antolatu du ekitaldia udalaren laguntzaz, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunari lotutako egitarauaren barruan. Nolabait indarkeria sexistaren gaia lantzen duen arren, mezu positiboa zabaltzen du La jaula invisible lanak. Lilith da antzezlaneko protagonista, askatasunaren truke paradisuari uko egin zion lehen emakumea, hain zuzen ere. Historian zehar bidaiatuko du Lilithek eta emakumeak ahalduntzen jardungo du, euren gaitasunak indartzen lagunduko die, eta ahultasunak erabiltzen. Emakumeen bihotzetan sartuko da, mundu hobeagoa lortzeko bidean. Sarreren prezioa 3 euroan jarri dute, eta gaur Arma Plaza kultur gunean eros daitezke. Bihar, berriz, Itsas Etxeko leihatilan salduko dituzte, 17:00etatik aurrera. Interneten erosi nahi dituenak, Kutxabanken sarreren atarian egin dezake.

‘Bat gutxiago ere ez!’, baita Hondarribian ere

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.