Antolakuntza komunista xede, Irungo Urdanibia plazatik abiatuko den mobilizazioa deitu du Itaiak, hilaren 25erako.
Sare sozialen bitartez Bidasoko Itaiak elkarretaratzea deitu du indarkeria matxistaren kontrako egunerako, azaroak 25. Irungo Urdanibia plazatik irteteko deia da egindakoa, 19:00etan.
Taldearen hitzetan, indarkeria matxista normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gainditzeko bidea iparrorratz izango dute, eta helburua, antolakuntza komunista.