Donostiako bizilagunei eragozpen gehiago egitea saihesteko egin dute aldaketa. E30 linea Donostiako autobus geltokitik irtengo da.
E30 autobus zerbitzua martxan izango da bihartik aurrera. Abotsanitz Udal Taldeak albistea "pozgarria" dela uste badu ere, ordutegiarekiko zein jarraitasunarekiko kezka plazaratu du.
Hiru autobus elektriko fabrikatzeko esleipena egin du udalak. Era horretan, Irunbusen bost lineak guztiz elektrikoak izango dira.
Azahara Dominguez diputatuak sei alkateei aurkeztutakoaren arabera, ordutegiak zabaldu, ibilbide batzuk zuzendu eta maiztasunak hobetuko dira, herritarren "benetako beharrei" erantzuteko.
Autobusak lehenago hasiko dira zerbitzua eskaintzen eta oraingo ordutegia baino geroago bukatuko dute. Bestalde, linea berri bat sortuko dute Hondarribiko aireportua eta Donostiako autobus geltokia lotuko dituena.
BI06 izena izango du zerbitzu berriak. Sabino Arana geltokian hasiko du bidea autobusak, eta Irungo erdigunetik pasa ondoren, AP-8tik abiatuko da Donostiara.
20. eta 26. lineetan murrizketak salatu, eta horietan dagoen bidaiarien pilaketaren berri eman du sindikatuak.
L2 linea, 400.000 bidaiari urtean dituena, guztiz elektrikoa da jadanik.
Hendaia eta Irun lotzen dituen autobus zerbitzuak hirian duen presentzia areagotu zuen 2021ean. Aurtengo datuak arrakastatsuak izan direla esan du Irungo Udalak.
Irundarrek San Martzial eguna ospatuko dute ostiralean, eta urtero bezala, autobusak ahalbidetu dituzte mendira igotzeko. Autobusak Antonio Valverde kaletik irtengo dira 09:30etik 14:30era.
Dagoeneko L-1 linea elektrifikatuta dago eta bigarren erabiliena falta zelako, lanei ekin diete.
Talaia Eskolako Familia Elkarteak manifestazioa deitu du irailaren 23rako. Biteri eskolatik 17:00etan abiatuko da martxa.