Uztailaren 10ean lehenago bukatuko da Irunbus zerbitzua
San Kristobal eguna da eta lau autobusek zerbitzu amaitze ordutegia aldatu dute datorren iganderako.
Irunbus zerbitzua Uztailaren 10ean Irunbusen ordutegia moztu egingo dute eta 21:00etan amaituko da zerbitzua. San Kristobal eguna da datorren igandea, gidarien patroia. Aldaketak honako hauek dira:
L1 linea Zaisa – Ospitalea: Ospitaletik eta Zaisatik azken irteerak, 21:00etan.
L2 linea San Juan – Katea – Txingudi: San Juanetik azken irteera, 21:00etan.
L3 San Juan – Artia: Azken irteerak, 21:00etan
L4 San Juan – Antzaran – Olaberria: Azken irteera 20:45ean.

