Zer prezio du herriko ondareak?

Aparkaleku bat da egun Alameda, baina lehenago, herriko topaleku garrantzitsuenetarikoa izan zen. Balore handiko espazioa izanik ere, alde batera uztea erabaki du herriak.

Odola ematea erraza bezain salbagarria da

Pio Baroja BHIko Batxilergoko bigarren mailako ikasleen giza fisiologiako irakasgaiko proiektuaren barruan, gazteengan odola emateak duen garrantzia landu dute, eta Gipuzkoako Odol Emaileen laguntza izan dute proiektua lantzeko.

3.500 ikaslek parte hartuko dute kontzertu pedagogikoetan

28. edizioan zortzi kontzertu eskainiko dituzte ikasleek. Lehenengo kontzertua 'Musika egingo dugu' izango da hilaren 29an.

Adimen artifizialaren eskutik doa Egiluze ikastetxea

AA ulertzeko eta noiz eta nola erabiltzeko hezkuntza plana ezarri du ikastetxeak. Horrez gain, fakenews-ak landu dituzte haurrekin.

Argazkigintzaren fokuan jarriko dute Hondarribia

Begirada argazki kongresua egingo dute otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak.

Topoaren nasen aldaketa atzeratu dute

Hilaren 28 eta 29 artean zen egitekoa nasen aldaketa. "Arrazoi operatiboengatik" atzeratu egin dela zehaztu dute Euskotrenek eta ETSk.

Topoaren trenbideen noranzkoan, aldaketa

Hilaren 28 eta 29aren artean emango da aldaketa: egungo kontrako nasa erabili beharko dute erabiltzaileek nahi duten tokirantz doan topoa hartzeko.

Indarkeria Matxista

Berdintasuna eta feminismoa aldarri, mehatxu eta gorroto mezuak salatzeko

Herritarrek Emakumeen Etxea eta haren jarduna babestu dute eta gogor salatu hari egindako mehatxuak. Bederatzi eragilek babestu dute elkarretaratzea.

La Oreja de Van Gogh, ABBA eta Gozategi Psilocyben izan zirenekoa

Bertsio Gaba egin zuten larunbatean Psilocybenean. Bederatzi talde izan ziren oholtzan, musika estilo ezberdinak interpretatzen.

indarkeria matxista

Emakumeen Etxeari egindako mehatxuei aurre egiteko, elkarretaratzea

19:00etarako deitu dute mobilizazioa, Istillaga plazan, 'Bai berdintasunari, bai feminismoari' lelopean.

Antzerkia eta mintzodromoa, Euskararen Hilabetean

'Kilik euskarari!' lelopean, gaur aurkeztu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzeko hirian egingo dituzten jarduerak.

Hondarribiko artisten zerrenda digitala sortuko du Kultura sailak

Izen ematea ireki dute, martxoaren 30era arte. Diziplina guztietako sortzaileei egin diete gonbita.

Anakako etxebizitzen eremua berrurbanizatzeko lanen bigarren fasea hasi dute

Datozen hamar hilabeteetan osorik berrituko dute Lekuona misiolariaren kalea, eta horren ondorioz, oinezkoentzako espazioa handituko dute.

Martxoak 8

Musika eta dantza Martxoak 8aren atarian

GazteARTEanek 'Gorputzak astindu!' jardunaldia antolatuko du martxoaren 7an, eta rumba, rap, rock eta hip-hop doinuek kaleak beteko dituzte.

Indarkeria matxista

Sarrigurengo erailketa matxista salatzeko kalera aterako dira

Bidasoko M8 Asanblada Feministak gaurko, hilak 23, elkarretaratzea deitu du San Juan plazan, 19:00tan.

Indarkeria matxista

Sarrigurengo erailketa matxista salatu du Bidasoako Itaiak

Atzo, gizon batek labankadaz hil zuen emakume bat Sarrigurenen. Bidasoako Itaiak adierazi du "geroz eta larriagoa" dela egoera.

Iruzur moduan kalifikatutako isunak benetazkoak direla baieztatu du Hendaiako Herriko Etxeak

Antxeta Irratiak iragarri duenez, benetazkoak dira isunak, eta Hendaiako Herriko Etxearen eta agentzia berri baten elkarlanaren fruituak dira.

'Bizi gogoz' programaren urteko lehen jarduerak aurkeztu dituzte

Ekainera bitarte, adinekoek harremanak sendotzeko, sormena sustatzeko eta ongizatea bultzatzeko hainbat jarduera egingo dituzte Palmera Monteron.

Iulen Arana Irungo EAJko Uri Buru Batzarreko presidente izendatu dute

Irungo EAJren Batzarrak presidente berria du asteazkenaz geroztik, Izaskun Izagirre, Ana Chaves, Elena Etxegoyen, Ibane Yarritu, Amaia Txapartegi eta Jose Enrique Corchon osatuko dute gobernu taldea.

Gehiago