Eguzkik Jaizkibelgo eremu megalitikoaren harira jarritako salaketa onartu du Gipuzkoako Fiskaltzak

Duela hilabete bat talde ekologistak Jaizkibelgo paradore ondoan makinaria handiarekin egindako lanen berri eman zuen.

Sastrakak kentzeko erabilitako makinaria.

Eguzki talde ekologistak Jaizkibelgo paradorearen inguruan egindako lanetan makinaria pisutsua erabiltzea salatu du, eta Gipuzkoako probintzia fiskaltzak salaketa onartu du. Duela hilabete bat eman zuen Eguzkik salaketaren berri, paradore ondoko sastrakak garbitzeko erabili duten makinaria ez zela egokia iragarri zuten eta.

Talde ekologistak adierazi du Jaizkibelgo eremu megalitikoa kareharrizkoa denez, arrisku handian dagoela horrelako makinariarekin. Gainera, esan zuten ez dela lehenengo aldia gai hau azaleratzen dutela, 2021ean ere paradoretik Guadalupera doan ibilbidean makinaria berdina erabili baitzuten. 2015ean ere trikuharri bat hiru zatitan apurtu zuten. 

Hurrengo hilabeteetan salaketak bere bidea jarraituko du, eta talde ekologistak haren jarraipenaren berri emango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.