indarkeria matxista

Emakumeen Etxeari egindako mehatxuei aurre egiteko, elkarretaratzea

19:00etarako deitu dute mobilizazioa, Istillaga plazan, 'Bai berdintasunari, bai feminismoari' lelopean.

Irungo Emakumeen Etxearen ataria.

Emakumeen Etxeak, posta elektronikoz, mehatxuak eta gorroto mezuak jaso ditu. Horren harira, elkarretaratzera deitu dute hiriko hainbat eragilek (beheko kartelean ikus daiteke horien zerrenda) gaur (hilak 2o, asteartea) 19:00etarako, Istillaga plazan. Emakumeen Etxearen parean, alegia. Bai berdintasunari, bai feminismoari lelopeko deialdia egin dute.

Irungo Udalak eta Emakumeen Etxeak jakinarazi dutenez, mehatxu horiengatik atzo (hilak 19, astelehena) emakumeen babeserako eta ahalduntzerako espazioa itxi behar izan zuten. Gaur zabaldu dute berriz ere, «beharrezko segurtasun neurriak hartuta». Salaketa jarri, eta Ertzaintza mehatxuen egileen bila hasi da ikerketa bidez.

Erlazionatutako edukiaMehatxuak Emakumeen Etxeari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.