Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Argazkigintzaren fokuan jarriko dute Hondarribia

Begirada argazki kongresua egingo dute otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/01/22

Argazkigintzak hartuko du Itsas Etxea otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Begirada argazki kongresua egingo dute, maila altuko argazkilariekin kontatuz, argazkigintza edozein herritarri hurbiltzeko. “Hau ez da soilik argazkia maite dutenentzat zuzendutako egitasmoa, artea gogoko duen orok disfrutatu dezake”, azaldu du Alvaro Del Valek. Hitzaldiak, tailerrak, denetarik eskainiko dute.

Argazki munduko maila altuko pertsonak izango dira bertan hitzaldiak ematen: Sofia Moro, Juan Manuel Castro Prieto, Yosigo, Montse Puig, Jose Manuel Navia, Gabriela Cendoya, Idoia Unzurrunzaga eta Anna Surinyach. “Ez dute zehazki argazki tekniketaz hitz egingo. Gai ezberdinak jorratuko dituzte, eta istorioetaz hitz egingo da, hala nola migrazioaz, lurraldeetaz… denetarik”, azaldu du Estitxu Ortolaiz argazkilariak. “Ikaragarrizko maila izango da, profesional oso handiak ikusteko aukera paregabea da”, azaldu du hizlari lanak egingo dituen Gabriela Cendoyak.

Hitzaldiez gain, hainbat tailer eta egitasmo ezberdin egingo dira. Haien artean, etxeko txikienei zuzendua, haien lehenengo argazki rallya egiteko aukera izango dute. “Argazki kamera bat emango diogu haur bakoitzari, eta ondoren, argazkiak atera eta haien lehen bilduma osatu ahal izango dute. Bestalde, beste jarduera bat egingo dugu non freskagarri lata batekin argazkiak aterako ditugu, horiek ibaira sartuz”, azaldu du Ortolaizek. Gazteentzako jarduerak ere egongo dira, mugikorren kamerarekin lotuta. Kalean ere erakusketa bat jarriko dute, Juan Antonio Palaciosen eskutik. “Montse Puig eta Yosigok, bertaratutakoei aholkuak emango dizkie, haien edizioan teknika hobe dezaten”.

“Kalitatezko eskaintza”

Kultur zinegotzi Ortzi Alonsok udalaren izenean hitz egin du kongresuaren aurkezpenean: “Kalitatezko kultur programazio batetaz disfrutatu dezakete hondarribiarrek, baina hortaz gain, baditugu beste helburu batzuk, hala nola, pertsonak aktibatzea. Sormenaren eta artearen diziplina ezberdin jorratu nahi ditugu”. Ez da lehenengo aldia Hondarribian argazkigintzaren aldeko apustua egiten dela, lehen EuskalPhoto antolatzen baizen, baina orain, Begirada kongresuak berrikuntzak ekarriko ditu. “Udaletik EuskalPhotori jarraikortasuna emateko erabakia hartu dugu, kasu honetan Bideanen izenean”.

Cendoyak pozez adierazi du Hondarribiko Udalak apostu hau egin izana ederra dela. “Aniztasun handia izango dugu, jende ezberdina izango delako. Hemen gabiltzanak eta haien lana munduan zehar banatzen dutenak elkartuko gara, eta hori antolatzaileen eta Hondarribiko Udalaren gauza da. Eskerrak eman nahi dizkiet denei”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.