
Berriro ere errepikatuko du koalizio subiranistaren lehen moduan. Azken lau urteetan alkateorde eta zinegotzi moduan jardun du.

Espainiako Kopako kanporaketarako kamiseta berezia atera du Real Unionek; 2008-2009 denboraldia gogoratuko dute lehenengo garaikurraren mendeurrenean.

Aurten, lehen aldiz, Gau Beltza ospatuko dute hondarribiarrek. Udaleko Euskara sailak sustaturik, larunbatean izango da egun handia, eguzkia sartzen den heinean handitzen joango dena.

44 hondarribiar identifikatu eta omendu ditu Hondarribiko Udalak, haien senideen bitartez. Atzo egin zuten ekitaldia, udaletxeko areto nagusian.

Gorka Alvarez eta Iñigo Berges jeltzaleak Eusko Legebiltzarrean izan dira segurtasunari buruzko eztabaidan; Irungo herritarrak kexu direla azaldu dute.

Hondarribian eta Irunen Gau Beltzaren testuinguruaren araberako jarduera eta ekitaldiak egingo dituzte etzi (hilak 31, larunbata).