2026/7/24

Olaia Goikoetxea - 2026ko kutxa eramailea

"Ez nuen espero aurten izatea, eta ilusio handiarekin hartu dugu denok"

Arrantzale alaba izanik, Goikoetxeak bazekien noizbait aukera hau esku artean izango zuela. Baina ez aurten. Beraz, ezustekoa izanik, emozioz bizitzen ari da prozesua.

Noa Cabero eta Irune Gomez - Txintxarri txarangako saxofoi jotzaileak

"Jendeak gozatzen duen tokitan jotzea asko gustatzen zaigu"

Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

Arraun liga guztietan bina estropada asteburuan

Euskotren eta Eusko Label ligetako larunbateko lehiak Oarso Bidasotik hurbil jokatuko dira, Donostian.

Bide segurtasun neurri berriak Egiluze ikastetxean

Zebra bidea eta piktograma handi bat margotu dituzte.

Perturren memoria omenduko dute bihar, Etorbidea zubian

'Pertur. Egia nahi' lelopean, 12:00etan, ekitaldi publikoa egingo dute haren lagun eta kideek desagerpenaren 50. urteurrenean.

TORREKUATIK

Burujabetza digitalera bidean hiru urrats

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik burujabetza digitalaren gaineko argibideak eman ditu.

Mattin Solis Uitzi / Torrekua-TEKS elkartea
Gehiago