
Mugikortasunaren Astea antolatzea "positiboa" den arren, mugikortasunaren inguruko elkarrizketa aste horretara mugatzea soilik "arriskutsua" izan daitekeela uste du Balaztako kideak.

Ikasturteko aurkezpena eta mendi martxa antiespañolista dira, besteak beste, datozen egunetan egingo dituzten jarduerak.

Bidasoa Xake Klubeko lau taldek hartu dute parte txapelketan, eta orotara 22 talde izan dira. Larunbatean lehiaketa berri bati ekingo diote.

Mugak gainditzen dituen 10 kilometroko lasterketa da Txingudi korrika. Aurtengo edizioan 639 lasterkarik eta 4 handbikek hartu dute parte.

Hamar urteren balantze ezin hobea egin du udalak: Irundarren ia erdiak du bibliotekaren txartela eta horien erdia baino gehiago, emakumeak dira.

Sozietatearenak ziren 8 garaje, 4 lokal, hainbat lursailen kudeaketa zein Kiroldegiaren zerbitzuaren kontrol finantzarioa, obren eta inbertsioen esku hartzeak, kontratazio lizitazioak eta abar, udalaren esku geratuko dira.

Gure Haurrak Ere Badira plataformak egindako deialdiarekin bat egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko ikastetxeek.

Gazara bidean zihoan ontzidiaren atxiloketa salatzeko ehunka lagun elkartu ziren atzo arratsaldean San Juan plazan.

Palestinako banderak airean eta 'kufiyak' soinean ozen oihukatu zuten udaletxe parean bildu ziren zientoka herritarrek. "Gora Palestina erresistentzia" edota "Israel hiltzaile Europa laguntzaile" bezalako aldarriak egin zituzten.

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoarekin elkarlanean jasangarritasunaren eta energia burujabetzaren aldeko «urrats sendoa» eman nahi du udalak, energia komunitate bat sortuz.

'Zure abenturaren bila' programaren denboraldi berri bati ekingo diote ostegunean Amaia KZn. 19:30ean izango da, eta ez da sarrerarik behar.

Hondarribia Lantzen sozietatea desegiteari buruz Abotsanitzek emandako azalpenak "salaketa larri" gisa kalifikatu ditu EAJ alderdiak. Udal gobernuari "erantzukizunez" jokatzeko eskatu diete.

Hilaren 9an (osteguna) izango da liburuaren aurkezpena, 19:30ean, Irungo Kabigorri Ateneoan.

Ostegunean izango da, 18:30ean, Emakumeen Etxean. 'Fanzine Feminista' Jabekuntza Eskolaren tailerraren atariko hitzordua da.

Larunbatean hil zen, 38 urte zituela. Komikigintzan ibilitakoa batez ere, Irungo Udalarentzat ere egin zituen lanak.

Ostiralean (hilak 10) elkartuko dira Stadium Galen, 10:00 eta 12:00 artean. Kera eta Parean elkarteek sustatutako programa da.

Azken bi hilabeteetan 'Liquid Gogo' poposamen indibiduala garatzen aritu da Maddalen gunean. Egonaldiaren emaitza herritarrekin partekatzeko hiru hitzordu proposatu ditu.

Udal gobernuan denetik, udalak irundarrei arazoei erantzuteko gaitasun handiagoa duela esan dute EAJko kideek.

Dolua ulertu, lagundu eta sendatzeko gakoak eskainiko dituzte Oihane Garamendi eta Nicole Bumiller adituek.

Bihar (hilak 3) emango du kontzertua Irungo Kabigorri Ateneoan. 20:00etan izango da emanaldia, eta ez da sarrerarik behar.