2025/10

Txotxongilolarien topaketa, apustu politikoa

Euskal Herriko txotxongilolarien bigarren topaketa antolatu du Ostomilak eskualdean. Bihar (larunbata) eta etzi artean izango da. Sareak sortzea da topagunearen helburuetako bat.

Asfaltatze kanpaina Hendaia eta Astigarra kaleetan hasiko da

Irungo beste hiru guneetan ere lanak egitea aurreikusi dutela jakinarazi dute. Hendaia eta Astigarrako lanen aurrekontua 288.765,03 eurokoa da.

Via Irun proiektua aurkeztu du gaur Cristina Labordak, Malagan

'GreenCities, Urban Intelligence & Smart Mobility 2025' foroan izan da Irungo alkatea, eta gaurkoan Via Irun proiektua aurkeztu du.

Gaztelekuetako urriko egitaraua argitaratu dute

Artia eta Martindozeneako gaztelekuetako jarduerak zerrendatu dituzte. Dagoeneko eman daiteke horietan izena.

Sozialistek uholdeak saihesteko "behin betiko plana" eskatu dute

Hondarribiko Udalak 2024an ikerketa hidraulikoa kontratatu eta urte bereko urrian proiektu proposamena URA agentziari bideratu zion. Gaur gaurkoz erantzunik jaso gabe jarraitzen du.

'Mendi martxa antiespañolista' egingo du Irungo Ernaik

Urriaren 12an izango da ibilaldia, Moskutik abiatuta. Hazian egingo dute bazkaria, eta txartelak bihar jarriko dituzte salgai bertan.

Gipuzkoako Errugbi eskolen arteko topaketak, Hondarribian

Gipuzkoako hamasei elkarte elkartuko dira bertan. Txingudi Errugbi Taldeko gaztetxoenak ere bertan izango dira. Topaketa 10:30ean hasiko da.

Global Sumud flotilla aska dezaten eskatzeko, elkarretaratzea

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Irungo Udaletxearen aurrean.

Cristina Laborda mugikortasun elektrikoari buruzko mahai inguru batean izan da

Malagan (Espainian) dago alkatea, zehazki, 'GreenCities, Urban Intelligence & Smart Mobility 2025' foroan. Bihar ere hartuko du parte.

Herriko klubek antolatzen duten emakumeen kirol eskaintza zerrendatu dute

Parean elkarteak egin du gida, eta kirolean emakumeak sustatzea da helburua. 'Hamaika emakume, hamaika erronka' erakusketa ere inauguratu dute.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Proposamen finalistak bozkatzeko aukera izango da, bihartik

2026ko aurrekontu parte hartzaileek 20 proposamen finalistak bozkatzeko aukera egongo da hilaren 3tik 7ra bitartean.

Nasser Soumi artista palestinarrak hitzaldia emango du bihar

'Palestina eta ardoa' bere liburuaren inguruan eta Palestinaren inguruan hitz egingo du artista palestinarrak. 19:00etan izango da, Palmera Monteron.

Kazetariak eta hedabideetako langileak, Israelen jopuntuan

HITZAko langileek, Euskal Herriko hedabide askotako kideek egin bezala, larunbatean Iruñean egitekoa den manifestazioarekin bat egin dute.

Irakurketa Erraza egitasmoko lehen saioak, martxan

Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzat edo euskaraz irakurri nahi, baina erraztasunik ez dutenentzat pentsaturiko saioak dira.

61.080 euro irabazi ditu Irungo norbanako batek Bonolotoan

Galarza estankoan balidatu dute tiketa. Bonolotoko bost eta osagarria asmatzeagatik irabazi du saria.

Ostiralean jarriko dituzte salgai urriko ekitaldien sarrerak

Ostiralean (hilak 3) jarriko dituzte CBAko eta Amaia KZko urriko ekitaldien sarrerak. Zerrenda ikusteko, egin klik albistean.

Bidasoa Digitala programaren edizio berri bat burutu dute

Azken urtean hamalau enpresa programaren parte izan badira ere, horietatik seik burutu dute programak eskaintzen duen ibilbide osoa.

Gehiago