'Mendi martxa antiespañolista' egingo du Irungo Ernaik

Urriaren 12an izango da ibilaldia, Moskutik abiatuta. Hazian egingo dute bazkaria, eta txartelak bihar jarriko dituzte salgai bertan.

Irungo Ernaik sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Mendi martxa antiespañolista egingo du urriaren 12an. 

“Jai egun arrotzen aurrean, erantzutea dagokigu. Horregatik, datorren urriaren 12an, hispanitatearen egunean, beste behin ere argi utziko dugu ez garela Espainolak”, diote. 

Goizeko hamarretan hasiko dira egitarauarekin, eta mendi martxa egingo dute Moskutik. Gero, eguerdiko hamabietan, ekitaldia egingo dute San Martzialen, eta, azkenik, eguerdiko ordu bi eta erdietan bazkaria egingo dute Hazian. 

Jakinarazi dute bazkariko txartelak bihartik aurrera egongo direla salgai Hazian, 10 euroan. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.