Emakumeok zast! ekimenaren hurrengo hitzordua, futbola

Ostiralean (hilak 10) elkartuko dira Stadium Galen, 10:00 eta 12:00 artean. Kera eta Parean elkarteek sustatutako programa da.

Emakumeok Zast programa, Irunen. Emakume migranteak kirol mundura gerturatzea da helburua.Alaine Aranburu

Aurreko ikasturtean abiatu zuten Kera emakumeen ijito elkarteak eta Parean elkarteak Emakumeok zast! programa, eta jarraipena emateko asmoz antolatu dute asteburu honetako hitzordua. Haren helburua kirolera gerturatzea eta elkar ezagutzeko konfiantzazko espazioak sortzea da, eta hilabetean behin eskualdeko kirol bat probatzean dute. Ildo horretatik, beraz, ostiralean (hilak 10) futbolean jokatzeko elkartuko dira Stadium Galen, 10:00etatik 12:00etara. 

Tramontanako emakumeen taldeak entrenatuko ditu jarduerara bertaratzen direnak. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.