2025/8

Arbesko egoitzara sartzeko bidea eraikitzen hasi dira

Etorkizuneko egoitza berrira sartzeko bidea urbanizatzen hasi dira. Cristina Laborda alkatea eta Gorka Alvarez ordezkaria bertan izan dira.

Datozen hiletan, "aldaketa nabarmenak Hondarribian"

Hiri mugikortasuna hobetzeko esku artean dituen hiru proiektu edo helburu estrategikoen berri eman du udal gobernuak. Lehen hiri autobusean, terrazen ordenantzan eta aparkalekuen araudian egindako urratsak aurkeztu dituzte.

Azken Portu kiroldegia eta Behobia auzoa lotuko dituen bidegorria, gertuago

Hasi dituzte Juan Thalamas Labandibar kaleko pasealekua eta bidegorria osatzeko lanak, bidearen 55. zenbakian zegoen eraikina eraitsi ondoren.

Ehiza postuen egoera argitzeko eskatu du Eguzkik [Irudia: Eguzki].

Ehizarako foru agindu berriaren kontrako errekurtsoa jarri du Eguzkik

Talde ekologistak lau eskaeratan oinarritutako errekurtsoa aurkeztu du, agindu berriak "kontuan hartu behar ziren inguruabar eta gertakari garrantzitsuak alde batera uzten" baitituelako haien ustez.

Dominez betetako Ur bizietako Espainiako Txapelketa

Slalomean eta kayak crossean oso fin aritu dira Santiagotarrakeko ordezkariak. Taldekako bi bigarren postuez gain, 12 domina poltsikoratu dituzte.

Fermin Muguruza, Mosku dantzan jartzeko prest

Ostegun honetan izango da kontzertu handia, Moskuko jaien barruan. Udalak emanaldiaren gaineko informazio praktikoa eman du.

"Oraindik erantzunik ez duten galderak sortzen dira"

Egoiliarrentzako bakarrik izango diren aparkalekuen proba pilotuaren harira, EAJ berriz jo du Abotsanitzen kontra. Informazioa "modu publiko eta irekian" emateko eskatu dio beste behin udal gobernuari.

Jaiak elkarrekin nahi dituztela irudikatzeko, mural herrikoia

Guztion Alardeak taldeak aurkeztutako Jaiak Elkarrekin proiektuaren barruan, mural herrikoia margotu zuten joan den ostiralean elkarlanean.

Jaiei hasiera emateko pregoilari txikien bila ari da udala

9 urteko neska eta mutil bana hautatuko ditu udalak irailaren 6ko pregoirako. Osteguna da izena emateko azken eguna.

Aitzol Arroyo zinegotzia arduratuko da Hiriko Bandera eramateaz

Ostiraleko Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko zaindaria omentzeko jaian zeregin berezia izango du zinegotziak.

Artisau azoka izango da Arma plaza asteazkenean

Egun osoko azoka egingo dute da eta postuez gain, zuzeneko musika ere izango dela aurreratu du udalak.

Pikoketa kalerako sarbidea, astebetez itxita

Hilaren 18ra arte ezingo da bertan autorik sartu, bertan gaur hasi dituzten lanen ondorioz.

Danborrada tradizionalik ez aurten, "baliabide ekonomikorik ez dagoelako"

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak "erabaki mingarri bat" hartu behar izan du: bertan behera uztea urteroko danborrada. Dena den, meza eta Txapelaundi Saria izango dira.

Erakusleiho lehiaketan izena emateko epea, hilaren 22ra arte

"Merkataritza herriko biziaren partaide egiteko", Jai Nagusietako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Turismo eta Merkataritza Departamentuak bederatzigarrenez.

Xantalen ermitak ateak irekiko ditu

Hilaren 17rako Xantalen ermitaren ate irekiak antolatu ditu Oiasso Museoak. Bezperan ere irekia egongo ermita, Alde Zaharra San Juan auzo elkartuak meza egiteko eskatu baitu.

'Lurraldea gara' leloarekin jokatuko du Irudek Bidasoa Irunek

2025/2026 denboraldian Irudek Bidasoa Iruneko kirolariek jantziko dituzten kamisetan aurkeztu du taldeak. "Euroeskualdearen balioa" eta "klubak egindako ibilbidea" islatzen ditu diseinu berriak.

Palestinako genozidioaren aurka mobilizatu dira Katean

Bidasoko eragileek genozidioaren aurkako kazerolada egitera deitu dute. Horren harira, elkarretaratzea egin dute Kateako bizilagunek.

Frankie and the witch fingers taldea, Psilocybenea Aretoan

Bloody Maryren 35. urteurrena ospatzeko Frankie and the witch fingers talde estatubatuarra ekarri du Psilocybe elkarteak.

Gehiago