Palestinako genozidioaren aurka mobilizatu dira Katean
Bidasoko eragileek genozidioaren aurkako kazerolada egitera deitu dute. Horren harira, elkarretaratzea egin dute Kateako bizilagunek.
Palestinako genozidioaren aurka atzo Katean egindako elkarretaratzea. Argazkia: Iñaki Lopez Luzuriaga Bidasoko eragile ugarik Palestinako genozidioa gelditzeko eskatzeko egunero 20:00etan etxetik kazerolada egiteko deialdia zabaldu dute.
Kateako bizilagunek urrats bat aurrera egin eta aldarria balkoietatik kalera atera dute. Izan ere, “lanegun orotan” genozidioaren aurkako elkarretaratzea egiten ari direla jakinarazi dute, “Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala”.

