2025/8

Hondarribiko bakailao onenaren bila ariko dira ostiralean

Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketaren hamaseigarren ekitaldia izango da ostiral honetan. Oraindik izena eman daitekeela jakinarazi du Zumardikoak elkarteak.

Kaleko Margo Lehiaketaren 31. ekitaldia, arrakastatsua

40 artistak parte hartu dute aurtengo edizioan. Egun batez, erakusketa erraldoi bilakatu dute alde zaharra eta San Pedro kalea.

1936an Pikoketan fusilatutakoak gogoratu ditu udalak

Blaiako udalerrian izan dira talde guztietako ordezkariak. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute fusilatutako 20 lagunen omenez.

Palestinako zapiarekin desfilatuko dute Jaizkibel Konpainiakoek irailaren 8an

Palestinako genozidioa salatu eta herriari elkartasuna adierazteko eguna ere izango da aurtengo irailaren 8a. Bi zapi erosi ahal izango dira datozen egun eta asteetan.

'Dies Oiassonis' jaialdiaren eragin ekonomikoa aurkeztu dute

Uztailaren 7tik 13ra egin zen 'Dies Oiassonis' jaialdi erromatarra Irunen. 629.160 euroko eragina izan du hirian.

Jai giro onean gurutzatu du hiria Euskal Jirak

Asteburu osoko egitaraua antolatu dute aurten ere Euskal Jirarako. Jende andana gerturatu da Euskal Jiran parte hartzera edo desfilea ikustera.

Erraldoi eta buruhandiek ireki dute Euskal Jiraren asteburua

Atsegiñaren buruhandi eta erraldoien desfilearekin ireki dute asteburu osoa iraungo duen Irungo Euskal Jira. Bihar izango dira gurdien desfilea eta herri bazkaria.

memoria historikoa

Pikoketan fusilatutakoak omenduko ditu udalak astelehenean

1936an Pikoketan fusilatutako 20 pertsonei omenaldia antolatu die udalak Blaiako hilerrian. 1978ra arte ez zituzten gorpuak topatu.

Bidasoa Folk jaialdiak dantzan jarriko du eskualdea

Hilaren 22tik 24ra izango da aurtengo edizioa eta Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatuko ditu.

Xabier Txapartegik eskuratuko du Txapelaundi saria

Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak hamabigarren sari banaketa du. Auzokoak diren edo auzoarekin lotura estua izan duten pertsonak saritzen ditu urtero.

'AuzoEKIN' programan parte hartzeko deia egin du udalak

"Bakardade ez hautatuak" eta "hauskortasun sozialak" adineko jendearengan duen eragina arintzeko asmoa du programak. Horretarako, 'auzozain' izateko deia zabaldu du Hondarribiko Udalak.

Sei ikastetxe hobetuko ditu udalak

Udako oporraldian ikaslerik ez dagoela baliatuko du udalak lanak egiteko, "ikastegi duin, eroso eta atseginak" bermatu nahian.

Emekiren Kaleko Margo Lehiaketa, igandean

18 urtetik gorako herritar orok izena eman dezake igandean bertan Emekiren egoitzan. Iazko lehiaketa irabazi zuen Ricardo Azkargortaren lanarekin egin dute aurtengo kartela.

Ultra eskuinarekiko erakunde publikoen arduragabekeria salatu du Bor-bor-ek

Ultra eskuinari buruzko gogoeta abiatu du Bor-bor hausnarketa taldeak. Bigarren gogoeta bukatu ondoren, erakunde publikoei "arduraz jokatzeko" eskatu diete.

Irun Zuzenean aretoa estreinatzeko egitarau oparoa

CBAko kulturgune berriaren irekieratik egun gutxira, Irun Zuzenean musika aretorako egitaraua ondu dute. Guztira hamabi kontzertu ekarriko dituzte irailaren 19tik urriaren 11ra.

300 haur eta nerabek hartu dute parte 56. udalekuetan

Udal ordezkariak IrriSarri Landen izan dira udalekuetako haur eta nerabeak bisitatzen. Aurtengo seigarren eta azken txandako haurrak Igantzin daude bihar arte.

Ane Leux, irailaren 5ean

22:00etan Oiasso Museoan jarri du kantariak irailaren 5erako hitzordua.

Nuria Culla, hilaren 22an

Oiasso Museoan kontzertua emango du Nuria Cullak hilaren 22an.

Pikoketako fusilatuak oroituko ditu BIGLAk

Iganderako Pikoketara mendi martxa antolatu dute gazteek. Bertan, omenaldia eta bazkaria egingo dituzte.

Gehiago