2025/8

Aranibar eta Katea auzoaren artean behin-behineko pasabidea jarri dute

Andrearriaga kalean behin-behineko pasabide bat eraiki dute, eta irailaren 1etik aurrera egongo da erabilgarri.

Anakako etxeen inguruaren berrurbanizazioarekin, aurrera

Proiektuaren bigarren fasean Lekuona misiolariaren kalearen ingurua eta Fabiola erreginaren kalera doazen bideak landuko dituzte.

Ikusgai dago oraindik Mensuren 159 obrako erakusketa

Igandera arte (hilak 31) dago ikusgai obra sorta Amaia KZn. Jose Mensurok Irungo Udalari utzi dizkion lanak daude erakusgelan.

Turner sindromeagatik fuksiaz argituko dute udaletxea

Turner sindromearen nazioarteko eguna dela eta, bihar (osteguna, hilak 28) gauean fuksziaz argiztatuko dute udaletxea.

Eli eta Ana, 'Elkarrekin' proiektuaren laugarren atalaren protagonistak

Guztion Alardea taldeak 'Elkarrekin' proiektuaren laugarren atala kaleratu berri du. Datozen asteetan gainerako lau atalak kaleratuko dituzte.

Irisarri Land eta Abenturaero udalekuen balorazioa egin dute

Bi udalekuen artean, orotara 380 haur eta nerabek hartu dute parte: Irisarri Landen 300 gaztek eta Abenturaeron 80 gaztek.

Jaizkibel Konpainiaren kufijak agortu dira jada

Irailaren 8an kufija palestinar zapiarekin desfilatzeko elkartasun kanpaina abiatu du Jaizkibelek. Gehiago ez dituzten arren, norberaren kabuz lortzen saiatzeko deia zabaldu dute.

Ostegunean hasiko dira Arbes auzoko jaiak

Hilaren 28an hasiko dira jaiak penaltien jaurtiketarekin. Igandera bitartean, hamaika ekintza antolatu dituzte Arbesen.

Txotxongiloak izango dira nagusi Girabiraren hurrengo hitzorduan

Ostiralean (hilak 29) izango da Girabira programaren hurrengo saioa. Txotxongilo tailerrak eta antzerkia izango dira Alai Txoko parkean.

June Olazabalek eta Maria Jose Aldarondok merezitako aitortza jaso dute

Iragan larunbatean omenaldi bikoitza izan zen Hondarribiko Klub Nautikoak antolatutako bela estropadan. Munduko txapelketatik etorri berri den Olazabal eta urte luzez klubean aritutako 'Maiko' omendu zituzten hondarribiarrek.

Igandean ospatuko dituzte San Ramon jaiak

Trikuharri elkarteak eta San Juan auzo elkarteak antolatu dute egun osoko egitaraua. Irungo Karrika Nagusian izango da jaia.

Adinekoei begirako dj saioa izango da bihar Kasino Zaharrean

Adinekoentzat propio sortutako festa izango da beste behin. Urrira arte dj saio hauekin jarraitzeko asmoa du kasino zaharreko kudeatzaileak.

Palacete hotela Hondarribiko Alde Zaharreko Gipuzkoa plazan.

Hondarribiko hotelen okupazioa, gora eta behera uztailean

Hondarribiko hotelen okupazioa %85ekoa izan da, "iazko datuen azpitik", Bidasoa Bizirk-en arabera. Dena den, uztailaren 25etik aurrera "igoera nabarmena" izan dela ondorioztatu dute.

Janus Lester eta 'El sentido de la birra', CBAren programazio berriari ekiteko

Irailaren 11n inauguratuko dute CBAko Kultura eta Sorkuntza Zentroko programazio berria, bi emanaldi handirekin. Sarrerak eros daitezke jada.

Irunek %95eko okupazioa izan du uztailean

Cristina Laborda alkatea pozik agertu da turismoari lotutako datuekin. Aurtengo uztailean "maximo historikoak urratu" direla dio alkateak.

Nuria Culla artista donostiarra Irunen izango da ostiralean

Bossa nova, jazza, rocka, neosoula edo pop elektronikoaz gozatzeko kontzertua eskainiko du Cullak. Eskola kalean izango da, gauez.

Enrique Aizpiolearen bakailaoa, aurtengo onena

Joan den larunbatean jokatu zuten Hondarribiko Pil-pil Bakailu Txapelketa Damarri plazan. Lehia estua izan zen.

Igandean itxiko dute jaietan kanpoko barra jartzeko eskaera epea

Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.

Sustoz eta barrez lehertuko dute San Juan plaza

Maite Guevara konpainiak 'Susto' izeneko antzezlana taularatuko du San Juan plazan larunbatean, gauez.

Urrezko intsignia nork eramango duen aukeratzeko azken egunak

Ostegunean itxiko dute bozkatzeko aukera. Alberto Lasa, Maria Jesus Berrotaran eta Sorotan Beleren artean bozkatu behar da.

Gehiago