Ikusgai dago oraindik Mensuren 159 obrako erakusketa

Igandera arte (hilak 31) dago ikusgai obra sorta Amaia KZn. Jose Mensurok Irungo Udalari utzi dizkion lanak daude erakusgelan.

Jose Mensuro Mensuk 159 obra utzi dizkio Irungo Udalari, eta pieza horiek ikusgai egongo dira bertan Amaia KZn igandera arte (hilak 31). Mensu en la colección de arte del ayuntamiento de Irun da pieza sortaren izena, eta paisaiak dira nagusi. 

Obra horiez guztiez gain, erakusketaren inguruko katalogo bat egin dute, eta salgai dago hiru euroren truke. 

Amaia KZko erakusketa aretoa asteartetik igandera dago zabalik: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era. 

Erlazionatutako edukia159 lan eman dizkio Mensuk Udalari
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.