Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

159 lan eman dizkio Mensuk Udalari

Amaia KZn ikusgai egongo da abuztuaren 31 arte lanen erakusketa. Gainera, hilaren 22an Mensuren lanei eta Bidasoko pinturari buruzko mahai ingurua egingo dute.

Oier Iriarte Arrondo
Irun
2025/07/17

Jose Mensuro ‘Mensuk’ bere 159 lan dohaintzan eman dizkio Irungo Udalari, hala egingo zuela jakinarazi eta hiru urtera. Bihartik, hilaren 18tik, aurrera ikusgai egongo da lanen erakusketa Amaia KZn, abuztuaren 31ra arte. Asier Mensuro da erakusketaren komisario. 

Cristina Laborda, Irungo alkatea; Nuria Alzaga, Udaleko Kulturako ordezkaria; eta Mensu elkartu dira erakusketa aurkezteko, eta dohaintza dokumentua ofizialki sinatzeko baliatu dute. 

Gai eta lan ugarik osatzen dute lana. Bi areto Iruni buruzko lanek bete dituzte, eta Non bizi da isiltasuna eskultura prestatzeko maketak Arbesen daude.

Aurretik ere bazeuden Mensuren beste zenbait lan, beraz, “dohaintzak bilduma osatuko du, eta Udalaren ondare historiko artistikoa aberastu”. Gainera, bere lanetan Irungo bazter ugari agertzen dira: Ama Xantalen ermita, edo pasiotarren eliza eta udaletxea San Joan Suak argituta. Horregatik, Alzagak “Irungo memoria bisualerako ekarpen baliotsua” dela deritzo, “hiriaren azken urteetako iraganari behatzeko aukera ematen baitu”. 

Asteartetik igandera arte dago zabalik Amaia KZko erakusketa aretoa; asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jai egunetan 11:30tik 13:30era.

Mensuren lan eta eskualdeko pinturari buruzko mahai ingurua, hilaren 22an

Erakusketaren norabide berean, Mensuren lan eta Bidasoko pinturari buruzko mahai ingurua antolatu dute hilaren 22rako. Javier Sagarzazu eta Javiert Arizabalo izango dira Mensurekin batera, eta Asier Mensurok dinamizatuko du. Mahai inguruaren ondoren, Mensuk bisita gidatua egingo du.

Hilaren 22an, 19:00etan, Amaia KZn jarri dute hitzordua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.