Plazer bisualaz gozatzeko, hitzaldi interesgarriak entzuteko eta diseinuaren sektorean erreferente diren adituak ezagutzeko helburua du.
Kontserbazio helburuak lortzeko araudia "zorrotzagoa" izan beharko litzakeela uste du Eguzki talde ekologistak.
Jaizkibel Konpainiak hilaren 30ean (ostirala da) egingo du Hondarribia Berdintasunaren Hiria sariaren XI. ekitaldia.
6 eta 93 urte arte arteko 67 parte hartzailek egindako lanek osatzen dute hiru aretotan banatutako erakusketa. Bihar inauguratuko dute.
Hondarribia Dantzanen hemezortzigarren ekitaldia abiatuko da gaur arratsaldean. Eskualde mailan euskal dantza sustatzea, eta tokiko zein "Euskal Herri luze zabaleko" tradizio dantzatua zabaltzea du helburu.
Espainiako Auzitegi Nazionalak lehen aldiz aitortu zituen torturak, eta ebatzi "tratu gizagabea" eman ziotela ezbairik gabe. Fiskalak kasazio helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean.
BATeko emakumeen taldeak larunbatean lehiatuko du Leonen; gizonek, ordea, igandean Donostian.
Hilaren 28an Hilekoaren Higienearen Nazioarteko Eguna dela eta, eguna ezagutarazteko tailer eta dokumental proiekzioak antolatu dituzte hilaren 28tik 30era.
2025ean 'Hatsaren poesia' liburuaren 27.a kaleratu dute. Gaur, hilaren 22an, aurkeztuko dute liburua Zentroko Auzo Elkartean, 19:00etan.
Larunbatean hasiko dira 2025eko traineruen lehia ofizialak, Mutrikuko Banderarekin. Ekainaren 1ean, Orion, Gipuzkoako Txapelketa.
Atzoko egunez Hondarribiko EAJ alderdiak terrazei buruko ordenantza berriari buruzko dokumentazioa, hura eztabaidatuko den batzordea egin baino 45 ordu lehenago jaso izana salatu zuen. Gaurkoan, Abotsanitzek erantzun egin die akusazio horiei.