indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren biktimentzako Garaitu zerbitzua aurkeztuko dute

Garaitu zerbitzua aldundiarena da eta Irun eta Hondarribiko indarkeria matxistaren biktimei arreta desberdinen zerbitzuak eskaintzen dizkie. Aurkezpen hitzaldia, asteazken honetan izango da Irungo Emakumeen Etxean.

Kaikuko jaitsiera irabazi dute emakumezkoek

Hondarribia A taldea 4. izan da, Zierbenaren, Donostiarraren eta Ondarroaren atzetik. B ontziak, berriz, 18. postuan amaitu du.

Artiako Lagunak Denon Berdeguneak koordinadoraren parte da

Zuhaitzen eta ondare berdearen defentsarako manifestua sortzen aritu dira ere irundarrak. Udalei hainbat eskakizun egin dizkiete.

Asteburuan Sestaon izango dute hitzordua traineruek

Igandean Julian Enrique XV. Traineru jaitsieran parte hartuko dute Hondarribia Arraun Elkarteko hiru ordezkariek. Gizonezkoek 6000 metro eta emakumezkoek 4000 metro burutuko dituzte.

Bioterra ekainaren 7tik 9ra izango da

Aktibismoari eta Ozeanoen Nazioarteko Egunari protagonismoa emango diote aurten egingo den 21. edizioan.

Kontsultetarako gune duinak eskatu ditu Osasun Bidasoak

26 kontsultetatik 4 kanpoko barrakoietan daude, eta beste 8 behin behinean egokitu dira itxaron geletan eta bainugela edo aldagela zaharretan.

Euskararen plan estrategikoa herritarren laguntzarekin diseinatuko du udalak

Uztailaren 31an egin zuten azken hausnarketa batzordea. Herriko eragileak euskara arloan saretu eta aktibatzeko aurrera eraman beharreko ekintzak zerrendatu eta lehenetsi zituzten bertan.

Pio XII plaza irisgarriagoa izateko lanak egingo dituzte

Aldaketa txikiak izango dira eta plazaren izena duen kalean izango du eragin nabarmena. Hiru hilabetetan egikarituko dituzte.

Irungo autobus flota osoa izango da elektrikoa

Hiru autobus elektriko fabrikatzeko esleipena egin du udalak. Era horretan, Irunbusen bost lineak guztiz elektrikoak izango dira.

Tiroz hildako zaldi bat aurkitu dute Jaizkibelen

Gipuzkoa 3440 errepide ondoan aurkitu zuten zaldia, 11. km-an. Ertzaintzak arratseko 19:00etan izan zuen horren berri.

Txakur eta kirol zaleek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan

Hondarribiko IX. Txakurkrosa egingo da larunbat eta igandean. Larunbat eta igandean Higer itsasargitik irtengo dira lasterkariak.

Merkatarientzako aholkularitza zerbitzu bat proposatu du EAJk

Bi urtetan 50 saltoki itxi direla medio, "gogoeta egitea eta non hobetu behar den ikustea" eskatu diote udalari.

Jasone Ugarte aukeratu dute EAJren Uri Buru Batzarraren lehendakari

Joan den astean egindako Udal Batzarrean, gainera, talde berria aukeratu zuten jeltzaleek, "indartsua eta gaztea".

Hilaren 10an Mairuak kalera irtengo dira

Edonor batu daiteke inauterietako ohitura zahar honetara. Baserriz-baserri puska bila arituko dira Mairuak.

'Hiruak bat' laguntza programen edizio berria zabalduko dute

'Hiruak bat' mugaz gaindiko laguntza programa da eta haren baitan bi proiektu berri onartu zituzten 2023-2024 deialdian.

Irungo santa ageda

Santa Ageda bezperan kantari, Foro XXI-ekin

Igande honetan Irungo kaleetan zehar arituko dira koplak abesten. Aurretik, bihar, entsegua egingo dute Irungo Batzokian.

Inauterietan ohiko trafiko aldaketak

Larunbat honetan hasiko dira Inauterietako jarduerak eta trafiko mozketak eragingo ditu erdigunean.

Larunbatean Neuma laukotearen ikuskizuna, Itsas Etxean

Lau txirularik osatutako "kamera talde aseezin eta kementsua" da Neumak. Beren lehen diskoa aurkeztuko dute hilaren 3an.

Sigüenzak hartuko dio lekukoa Hondarribiari

Fituren egin zuten 2023ko hauteskundeak izan zirenetik Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarearen lehen asanblea.

Kurdistani buruzko jardunaldiak, larunbat honetan

Arratsalde osoan zehar izango dira jardunaldiak Kabigorrin, eta hitzaldia, musika kontzertua eta dantza ikastaroaz gozatzeko aukera izango da.

Gehiago