
2023an sortu zuten Irungo Atxiki pilota eskola, emakume eta neskentzako plaza, haurrena, zaletasunarena, eta euskararena. Urte luzez frontoi jokoen zaleentzako eskolaren hutsunea izan du hiriak.

Judas Arrietaren ‘Manga Mask Boy’ kartela izango da aurtengo Hondarribiko inauterietako irudia. Betiko kartel tipikoetatik ihes egin eta bere izaerari fideltasunez eutsiz sortu duen ilustrazioa da hondarribiarrak egindakoa.

Hasiera batean, zerbitzuak Hondarribian, Sondikan eta Forondan kokatzeko ideia zabaldu bazen ere, oraindik guztiz zehaztuta ez dagoela argitu du Xabier Lopetegi Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea-ko prentsa arduradunak.

Merkataritza biziberritzeko estrategia planaren barruan, jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu Cilantropok gaurtik igandera.

Aitzondo Euskara Taldeak hartu du IX. txapelketa antolatzearen lekukoa, eta 23. Korrika Irundik abiatuko dela baliatu dute berriro antolatzeko. Martxoaren 2an egingo dute, Palmera Montero gunean.

Babarrun lehiaketa egunaren aurretik hitzaldi bat antolatu dute bihar (otsailak 1), 19:00etan, Batzokian.

Otsailaren 1ean jarriko dituzte salgai herri bazkarirako sarrerak. Ttopara kafetegian edo Etxeberria tabernan eros daitezke.

Adinekoen bakardadeari aurre egiteko gutunen dinamika Pio Baroja institutura zabaldu du udalak. Belaunaldi arteko proiektua izatea bermatu nahi dute.

Lanak burutzeko 449.998,42 euroko aurrekontua erabiliko da eta sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusi dute. Aurrekontu parte hartzaileetan boto gehien jaso zituen eskaeretako bat izan zen.

Salbuespen politiken kontra, salbuespena egin eta Kattu Susperregi Baldin Badako kideak Hazian abestu zuen larunbateko Etxera egunean.

Alegazioak udalaren orrialdeko egoitza elektronikoaren bidez edota HAZen jar daitezke. Aurtengo errekargua %150 hazi da.

Iaz bidaiari errekorra izan zen Donostiako Aireportuan eta 2024 urtean errekorrak hausten jarraitzea aurreikusi du AENAk.

Familietan euskararen erabilera normalizatzeko eta kalean euskararen erabilera normalizatzeko planen hil honetako egitaraua argitaratu dute.

Igande honetan eskainiko dute biola jotzaile errusiarrak eta piano jotzaile euskaldunak kontzertua. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Otsailerako antolatutakoen artean podcast tailerra, inauterietako jarduerak eta sukaldaritza tailerrak nabarmendu ditu udalak.

Zortzi astez iraungo dute lanek. 60 urte baino gehiagoko hodiak berriengatik ordezkatuko dituzte. 115.000 euroko aurrekontua dute obrek.

Hausnarketarako plaza kolektiboak hurrengo hitzordua finkatu du hilaren 31n, Erdiguneko auzo elkartean. Ara! Gorputzek gidatuko du hurrengo saioa.

Online bidez kontsultatu daiteke jada euskarazko udal aldizkariaren 386. zenbakia.

Judas Arrietaren 'Manga Mask Boy' kartela izango da 2024ko Inauterietako irudia. Guztira 15 lan aurkeztu dira kartel lehiaketara.

Otsailaren 6an hasiko da 'Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko gizarteetan' ikastaroa, eta tertulia, berriz, otsailaren 26an. Izen emateak zabalik daude.