Tiroz hildako zaldi bat aurkitu dute Jaizkibelen
Gipuzkoa 3440 errepide ondoan aurkitu zuten zaldia, 11. km-an. Ertzaintzak arratseko 19:00etan izan zuen horren berri.

Jaizkibel mendian tiroz hildako zaldi bat agertu dela salatu zuen atzo Recicla-Birtziklatu elkarteak sare sozialen bidez. Herritar batek ikusi eta haiengana jo zuen gertaera zabaltzeko ahaleginean. Gipuzkoa 3440 errepide ondoan gertatu zen tiroketa, 11. km-an.
Arratsaldeko 19:00etan jakin zuen Ertzaintzak gertatutakoaren berri eta gunera gerturatutakoan atestatu bat zabaldu zuen. Une honetan ikerketa zabalik du Ertzaintzak.