Asteburuan Sestaon izango dute hitzordua traineruek
Igandean Julian Enrique XV. Traineru jaitsieran parte hartuko dute Hondarribia Arraun Elkarteko hiru ordezkariek. Gizonezkoek 6000 metro eta emakumezkoek 4000 metro burutuko dituzte.
Hondarribia B ontzia bigarren asteburuz jarraian lehiatuko da Nerbioi ibaian. Urtarrilaren 28an Portugalete Arraun Elkarteak antolatutako jaitsiera izan zen; aldi honetan, Kaiku Arraun Elkarteak antolatutakoa izango da. Hondarribiko A ontziarentzat zein emakumezkoentzat, berriz, denboraldiko lehen jaitsiera izango da.
Igandean 11:00etan hasiko da lehia, beteranoekin. Ondoren, gazteen txanda izango da eta segidan emakumezkoena. Hiru traineru izango dituzte aurkari hondarribiarrek: Ondarroa, Deustu eta Kaiku. Barakaldotik irten eta 4000 metro burutu beharko dituzte. Ziaboga bat egin beharko dute ere, azkenik, Benediktan (kiroldegian) amaitzeko.
Emakumezkoak irten eta hiru minutura irtengo dira lehenengo gizonezko seniorrak. Haiek ere ibilbide berdintsua egingo dute. Estatxa emakumezkoek baino 2.000 metro gorago hartuko badute ere Portugalete Arraun Elkartearen parera heltzerakoan ziaboga egin eta Benediktan amaituko dute. Guztira, 6000 metro burutuko dituzte. Hondarribia B 11:29ean irtengo da, Hondarribia A 11:46ean. Berdeek 19 traineru izango dituzte aurkari: Lutxana, Castreña, Busturialdea, San Juan B, Ondarroa B, Kaiku B, Isuntza B, Zierbena B, Deusto, Zarautz, Pedreña, Camargo, San Juan A, Itsasoko Ama, Ondarroa A, Kaiku A, Isuntza A, Donostiarra eta Zierbena A.