Carrion: "Egin beharko den esfortzuak merezi duela uste dugu"

'Kalez Kale Hondarribia Hobetzen' programa aurrera doa. Datozen bi asteetan Irun kalea itxita egongo da Axular kaleraino.

Garaipenaren bidera itzuli nahi du gaur Bidasoa Irunek

Bolada txarrean dira irundarrak, azken hiru partidak galdu baitituzte. Gaur puntuak Artalekun geratzea gakoa izango da sailkapenean atzean ez geratzeko.

egunkariaren itxiera 20 urte
Astekariko erreportaje nagusia.

Memorian kolektiboan iltzatzeko bidegabekeria

Gaur beteko dira hogei urte ‘Euskaldunon Egunkaria’ Guardia Zibilak, Juan Del Olmo epailearen aginduz, itxi zuenetik. Egun haiek zuzenean bizi zituztenen lau testigantza jaso ditu ‘HITZA’-k.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Igor Emery, Real Unionen presidentea.

[Elkarrizketa] “Lehen unetik gauza txiki eta handi asko egiten ari gara”

Irungo futbol taldearen gidaritza 2021eko ekainean hartu zuten Emeryk eta haren lantaldeak. Euren asmo nagusiena da kirol elkartea berregituratzea, Bidasora zabalduz.

Kromo bilduma sortu du Zaisa Txingudi Errugbi taldeak

Larunbat honetan seniorren eta 16 urtez azpikoen partidak jokatuko dira Plaiaundin, eta goizean zehar eskuratu ahalko dira albumak.

Oinaurreko erietxearen irudi bat zabaldu du Irungo Udalak

Anbulatorioaren argazkiak eta Osasun Sailaren parametroek bat egiten dutela adierazi du Irungo Udalak. Bestetik, Irunerako osasun plan integral bat galdegin du berriz alkateak.

Ander Elosegik goi mailako lehiaketa utziko du

Ia bi hamarkadako ibilbide arrakastatsua osatu ondoren, lehiari agur esan dio piraguista irundarrak. Etapa berri bat irekiko zaio orain, bere kirolari lotua egoten jarraituko duena.

Tximeleta begizta janzteko gala Irungo kirolarientzat

Irungo kirol klubek eta kirolariek topaketa eta omenaldia egitea du asmo kirolaren galak. Irun "hiri olinpikoa" dela nabarmendu zuen kirol zinegotziak.

"Datozen asteetan" hasiko dira Anakako espaloi berriak zolatzen

Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Obretako ordezkariak Anakako obren lehenengo mugimenduen egoera ezagutzeko bisita egin dute.

Aberri Egunera joateko autobusak antolatu ditu EH Bilduk

Igandean Iruñean (Nafarroa) ospatu eta aldarrikatuko den Aberri Egunera joango dira bidasoarrak. Bost euro ordaindu beharko dira autobus zerbitzurako.

Aste Santuko oporraldian obrak egingo dituzte CBAn

Bigarren fase barruko obrak hasiko dituzte bihar. Obretarako oinezkoen zirkulazioa murriztu beharko dutela jakinarazi du udalak.

Eskualdeko 31 neska-mutilek parte hartu dute Hondarribiko Banakako Xake Txapelketan

Joan den astean benjamin, alebin eta infantil mailako xakelariak lehiatu ziren, Kasino Zaharrean.

Tartean Teatrok 'Alderray' ikuskizuna taularatuko du maiatzean

Itsas Etxea auditoriumak jasoko du emanaldia, datorren maiatzaren 13an.

Posta bidezko botoa tramitatzeko laguntza emango du PSE-EEk

Murru kaleko lokalean egingo dituzte izapide guztiak, astelehen, astearte eta ostegunetan, goiz zein arratsaldez.

[Zozketa] Oiartzungo Barrikotea

Oiartzungo Elkartasun Barrikoterako sarrera bikoitza zozkatuko da HITZAkide eta harpidedunen artean. Parte har ezazu!

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-3-31)

Martxoak 31ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria literatur pack a da: Oroimenezko igandeak (Ainara Maia) eta KG (Negu Karlsson) liburuak.

Hondarribia-Valentzia aire bide berria estreinatu du aireportuak

Gaur heldu da Valentziatik lehen hegaldia Hondarribiko aireportura, Volotea enpresakoa.

Neurri jasangarrien balantzea egin du udalak

Birziklatutako materialarekin egindako Ekomodo enpresaren bi banku jarri dituzte Berrotaran kalean. Agerraldia neurrien berri emateko probestu dute.

Gehiago